2008-04-25


ARGITARATUTAKO PRENTSA-OHARRARI ERANTZUNEZ


"Hainbat proposamen aurkeztu ditugu aurrekontuak hobetzeko asmoz; bidegorri gehiago, etxebizitza publiko gehiago, eguzki panelak, garraio publikoa, eta hiritarren partaidetza sustatzea izan dira gure proposamenak."

Baleike



Martxoaren 26ko Plenoan EB-Aralarreko Cristina Forcadak irakurritako hitzak dira. Horrela azaldu zuen 2008ko aurrekontuei emandako aldeko botoa.
Aurrekontuaren edukia aztertu ondoren bidegorrietarako 90.000 eurotako partida urri bat besterik ez genuen topatu (mantentze lanetarako izan beharko, bidegorri berriak egiteko ez bait da nahikoa), orain bi urte aprobatu genituen Puntanueta II-ko lehen 186 etxebizitza publikoetaz aparte ez genuen beste bat bera aurkitu. Ez genuen eguzki-plaka bat beraren ez eta garraio publikoari buruzko aipamenik ikusi. Eta, jakina, 2008ko aurrekontua ez dute herritar-partaidetzaren aldetik homologableak diren teknikak erabiliz gauzatu.
Orain berriz EB-Aralarrek esaten duenez beren baiezkoaren arrazoietariko bat Zumaia Lantzen-en kudeaketarako kontrotazio prozedura abian jarri izana da. Izan bedi ongi etorria. Baina aipamen honetaz aparte, ez dugu prozedura horren inolako konstantziarik.

Diotenez, aurrekontua "kontinuista" dela aitortu ondoren ezin omen dugu txarra denik esan. Argitu nahi dugu: 2008ko aurrekontuak "kontinuistak" dira EAJ-ak martxan jarri zituen proiektuak gauzatzearekin konformatzen diren neurrian. Eta gainera txarrak dira ez bait dute proiektu berririk jasotzen eta diru-kontu publikoen desoreka ekartzen dutelako.
Bidegorritarako partida 30.000 eurotik 90.000 eurotara igotzea, ez da itxura batetara, asko harrotzeko moduko lorpena. Baina hori norberaren exijentzia mailaren arabera geratzen den kontua da.
Eguzki-plakeei dagokienez... EAJak EVErekin sinatu zuen hitzarmenaren bitartez eraikin publikoen azterketa egin zen, plakak jartzeko egokiera aztertuz. Hitzarmen haren ondorioz EAJak kiroldegiko eguzki-plaken instalazioa lortu zuen, 2007ko maiatzean bukatutakoa: ordurarte Euskadi osoan eginiko haundiena, 600.000 eurotik gorako inbertsioa. Poz hartzen dugu oraingo udal-ekipoak hildo beretik jarraitzeko asmoa duela irakurrita. Udal Batzordeetan ez dute oraindik orain horren aipamenik egin.
Eta bukatzeko, egia da 800 eskaera egon dela eskaini diren BOEtarako (Oikia, Ardantzabide, Puntanueta 44, denak EAJren lanaren ondorio). Beraz egia da arazo latza dagoela. Baina begibistakoa da EAJren udal gobernuek orain arte 350 etxebizitza publiko baino gehiago jarri dituztela herriko beste hainbeste familiaren esku, eta datozen urtetan Puntanuetan eraikiko diren 250tik gora horiek ere EAJ-ak utzitako herentzia direla. Ezin esan EAJak eginikoa gaizki egina egon denik. Hala ere aitortzen dugu, bai, guk ere izan ditugula gure mugak, ezin izan dugula zumaiar guztientzat irtenbidea asmatu. EAJ-ko kideak errealistak gara; beste batzuk demagogia hutsera dedikatzen diren bitartean.


Irakurri

2008-04-23


UNA SINCERA AUTOCRÍTICA… COMPARTIDA

Desde nuestras respectivas responsabilidades en Ezker Batua-Berdeak y procediendo de diferentes tradiciones de la izquierda vasca, queremos hacer pública nuestra adhesión a la autocrítica publicada por diferentes miembros de nuestra organización.

Noticias de Gipuzkoa


Irakurri

2008-04-22


AURREKONTUEN INGURUKO OHARRA PLAZARATU DU EB-ARALARREK

Ezker Batua-Aralarreko zinegotziek ohar baten bitartez nabarmendu dute Zumaiako aurrekontuak EAJrekin ezinezkoa zen negoziaketa politikoaren emaitza direla.

Baleike



Oharrak honela dio:

Ezker Batua/Aralarreko zinegotzi zumaiarrek, Cristina Forcadak eta Xabier Olaizolak, ziurtatu egin dute Zumaiako udal-aurrekontua Ezker Batua/Aralar toki-taldearen eta gaur egungo gobernu-taldearen negoziaketa politikoaren emaitza direla. Izan ere, aurreko legealdietan ez bezala hitz egin ahal izan dugu, EAJrekin "ez genuelako ezer negoziatzeko aukerarik eduki".

Forcadak eta Olaizolak azaldu dutenez, aurrekontua negoziatzeko prozesuan faktore askok izan dute eragina. Esate baterako, "Zumaia Lantzen kudeaketarako lehiaketa" jarri da abian, sortu zenetik EAJrekin lotuta dagoen enpresa batek kudeatzen duelako. Bere garaian, ez zegoen besterik, antza.

"EAJren ustez, udal-aurrekontuak kontinuistak eta txarrak badira, gogorarazi egin beharko diegu aurreko aurrekontu guztiak euren taldeak aurkeztu eta onartu zituela. Kontinuistak izateagatik, udal-kontu hauek txarrak badira, EAJk egindako aurreko aurrekontuak ere txarrak ziren", adierazi dute.

Horrez gain, EB-Aralarreko zinegotziek nabarmendu egin dute aurrekontuaren zirriborroan bidegorrietarako 30.000 euro agertzen zirela eta, negoziaketaren ondoren, diru-kopuru hori 90.000 eurora igo dela.

Bestetik, salatu egin dute EAJren agintepean eraiki berri den udaletxeak eguzki-plakarik ez duela. Erreklamazioak jarri ditugun bakoitzean jeltzaleek erantzun digutenez, ez jartzeko "arrazoi teknikoak" egon omen dira.

"Orain, gaur egungo gobernua Energiaren Euskal Erakundearekin jarri da harremanetan, udal-eraikin guztietan aurrezki iraunkorrerako sistemak jartzeko (udaletxea, kiroldegia, udaltzaingoa, herri-ikastetxea...)", azaldu dute Forcadak eta Olaizolak.

Ezkerreko koalizioko zinegotziek adierazi dutenez, ez dute onartzen EAJk etxebizitzari buruzko ikasbideak ematea. Hain zuzen ere, oso gogoan daukate "EAJren agintepean babes ofizialeko etxebizitzak Puntanuetara eramatea onartu zela, Torreagan eraiki behar baziren ere. Bestetik, ezin ditugu San Migeleko txaletak ahaztu, ez dutelako inolako gutxieneko iraunkortasun-irizpiderik. Era berean, EAJko bozeramailearen kudeaketa hain ‘zoragarria' izan denez, etxebizitza publikoaren 800 eskatzaile daude irtenbidearen zain.

"Bestetik, ez dugu ezkutatu nahi Kutxako Batzarrerako ordezkaritza negoziatu genuela aurrekontuaren negoziaketaren esparruan. EAJk batzar horretan dituen ordezkarien kopurua murriztean, finantza-erakundea egurastu da", azaldu dute Forcadak eta Olaizolak. Gainera, euren esanetan, "batzar horretan parte hartzeko eskatu dugun arte, EAJk ez du inoiz azaldu udalak, txandaka, ordezkaritza duela Kutxan".

EB-Aralarreko zinegotziek adierazi dutenez, "oraingoan, geuk baino ez du Kutxarako hautagaitza aurkeztu, baina badirudi EAJkoak baino ezin direla izan Zumaiako ordezkariak".


Irakurri