2008-02-13











EAE-ANVren ILEGALIZAZIOAREN KONTRAKO MOZIOA ONARTU DU UDALAK


EAJ, EAE-ANV eta EAren aldeko botoekin

Baleike
Baleike: ANVk biharko greban eta mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritar guztiak
Amplia participación en el paro convocado en contra de la ilegalización de ANV. DV.
Andoni Etxanizek egindako grebaren balantzea.


Atzo iluntzean udal pleno berezia izan zen, EAE-ANVren ilegalizazioa dela. Hasiera batean EAE-ANVk aurkeztu behar zuen mozioa bertan behera gelditu zen, bozeramaileen batzordean beste bat adostu baitzuten EArekin. Honela dio:

EAE-ANVren ilegalizazioa dela eta mozioa.

1.- Udal honek oso larritzak jotzen du espainiar estatuak EAE-ANV indar politikoaren suspentsioa erabakitzea. Erabaki hau Euskal Herriaren eskubideen aurkako eraso bortitza da eta herri sektore zabala kriminalizatzea du helburu. Erakunde politikoen ilegalizazio prozesuekiko kontrako jarrera berresten dugu eragin zuzena baitu adierazpen askatasun edota herritarren parte hartze eskubideetan.

2.-Udalerri honetako biztanleriaren herri-borondatea errespetatua izan behar du, ondorioz, hautetsi guztiek aukera izan behar dute, beren ordezkaritza politikoaren lana askatasunez eta baldintza berdintasunean egiteko. Hortaz, bere babes osoa eskaintzen die EAE-ANV udal taldeko kideei, Udal honek eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu ordezkaritza politikoaren lan hori egitea posible izan dadin.

3.- Udal honek proiektu politiko guztien bideragarritasuna aldarrikatzen du. Proiektu politiko guztiak bide demokratiko eta baketsuetatik praktikara eramateko eskubidea aldarrikatzen dugu, independentzia barne. Hori da, gainera, Euskal Herriak bizi duen gatazkari konponbidea emateko bidea, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako herritar guztiak proiektu guztien artean erabakitzeko eskubidea errespetatuko duen marko demokratiko bat eraikitzea, hain zuzen ere.

4.-Gatazka politikoari konponbidea bilatzeko ezinbestekoa da alde guztien arteko elkarrizketa. Beraz, alderdi, eragile sozial eta sindikalei elkarrizketaren bidez konponbidea eta bakea lortzeko ahaleginak biderkatzeko deia egiten diegu. Konponbiderako, guztion arteko elkarrizketak ahalbideratuko duen akordio politikoa da giltza. Akordio politikoa herritarren borondatean oinarritu behar da. Euskal Herriak hitza eta erabakia izan behar ditu edozein proiektu politikoren inposaketa baztertuz.

5. Onartutakoaren berri emango zaie herritar guztiei zein hedabideei.

Behin mozioa irakurrita, alderdi bakoitzak bere iritzia emateko aukera izan zuen. EAJk biolentzia guztien aurkako eta eskubide guztien aldeko adierazpen bat eranstea eskatu zuen, baina ez zen onartua izan. ANVren eta EAren iritziz ideia horiek jasota daude mozioaren hirugarren puntuaren hasieran.
PSE berriz, erabat kontra agertu zen. "Ez da jarrera aldaketarik sumatzen, ardurak besteei leporatzen segitzen dute. Inork ez du inor kriminalizatu nahi. Beraiek sortutako arazoak besteek konpontzea nahi dute. Gainera, Euskal Herriaz hitz egiten da; EAEn gaude, eta ezin dugu Nafarroaz edota Frantziaz hitz egin, ez baitugu eskumenik. Eta erabakitze eskubideaz, Euskadin aspalditik dugu eskubide hori".
EB-Aralarreko zinegotziek ez zuten parte hartu udal plenoan.
Eztabaida politikoaren ondoren, mozioaren alde bozkatu zuten ANVk, EAk eta EAJk, eta aurka PSEk. Beraz, mozioa onartu egin zen.

Herritar asko aretoan

Herritar asko bildu ziren atzo pleno aretora. Alderdiek iritzia eman ondoren, Xabier Iruretak eskatu zuen hitza publiko artetik, Alkateak herritarrei hitza eman ondoren: "Franco hil zenean lagun batzuk bildu ginen beheko plazan eta orduan esan genuen gure etsairik handiena hil zela. Orduz geroztik bi bide egon dira independentzia lortzeko. Nor ez dago, ilegalizazioaren kontra, torturen kontra... Baina zer egin behar dugu denok bat egiteko?".


Irakurri

2008-02-10



“ZABORTEGIA ITXI ONDORENGO MANTENIMENDU LANAK TASEN BIDEZ ORDAINDU BEHAR DIRA”
Lide Amilibia. Urola Kosta Udal elkarteko presidentea)

Ahalik eta gehien birziklatzea da bere helburua, baina “beti gelditzen den zati horri” irtenbidea emateko errauskailua ikusten du, gaur egun, aukera posible bakarra.

“ERRAUSKAILUA OSO GARESTIA DA, ETA ZABORTEGIA IXTEKO LANAK ERE BAI” (Andoni Etxaniz. Udal gobernuko kidea)

Errauskailuaren aurrean, zaborrak kudeatzeko beste eredu alternatibo batzuk daudela dio, atez ateko bilketa, esate baterako.

Baleike


Irakurri