IRITZIA ADIERAZI BESTERIK EZ
Udal Gobernu Batzordeak emandako erantzunaren aurrean EAJko udal taldekideek beren harridura adierazi nahi dute. Azken Udalbatzan ontzat emandako proposamena defendatu beharrean gobernu taldekoek 2004ean familia haundien onuran onartu ziren kontribuzioaren gaineko hobariak kritikatuz sahiestu nahi izan dute kontua. Hobari haiek, hain zuzen, EAren aldeko botoarekin eta Izustarriren abstentzioarekin onartuak izan ziren. Hala ere, orain EA-k eta ANVek gaizki daudela uste badute aukera ezin hobea galdu dute 2008ko Ordenantzak onartzerakoan familia haundien hobariak kendu edo aldatzeko.
Ez da erraz ulertzekoa egiten duten kritika agintean egonda zeuden bezalaxe onartu badituzte berriz ere.
Bestalde, EAJ-PNVko udal taldekideek argi utzi nahi dute ez dutela krispaziorik sortu nahi baina oposizio bezala beste iritzi bat izateko eta kaleratzeko eskubidea badutela. Eta bukatzeko esan EAJak ez diola inoiz trabarik jarri Zumaiako aurrerapenari, oso alderantziz kezkati dagoela herriarentzat oso garrantzitsuak diren eta aurreko agintaldian onartu ziren hainbat proiektutan antzematen duten gelditze nabarmenagatik.
Zumaiako EAJ Udal Taldea
EZTABAIDA ALDERDI POLITIKOEN ARTEAN ZABORREN ZERGAN HOBARIAK DIRELA ETA (2007-12-31)
EAJ-PNV VE 'INJUSTICIAS' EN LA SUBIDA DE LA TASA DE BASURA (30-12-2007)
Irakurri