SABOTAJE ETA MEHATXUEN AURKA
Zumaiako sahiesbidean lanean dabiltzan makinen kontra astelehenean izandako sabotaje ekintzen aurrean EAJ-ak bere gaitzespen gogorrena adierazi nahi du.
Bene-benetan sinesten dugu sahiesbide berriak hobekuntza nabarmenak ekarriko dizkiola Zumaiari, eta zumaiarren gehiengo nabarmena ere iritzi berdinekoa dela uste dugu. Arrazoi horregatik egin izan dugu lan sahiesbidea lortzeko.
EAJ-PNV
Baleike
Hala ere ez da sahiesbidearen aldeko aldarrikapena egitea hau idaztera bultzatzen gaituena, Zumaian gertatutakoa AHTaren obretarako esleipendunak izan diren enpresen aurkako kanpainan egindako indarkeriazko eta larderiazko ekintza koldarra dela susmatzeko nahikoa arrazoi badugunaren uste osoak baizik.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak azaldutako gogoeta geurea egiten dugu, herritarren gehiengoak nahi duenaren kontra dagoenak bere iritzia adierazteko bide demokratikoak badituela behin eta berriz adieraziz, baina kontrako jarrera mantentzeak ez dituela inoiz onargarri bihurtzen ez mehatxuak ez sabotajeak.
Bide batez Nuria Lopez de Gereñu Garraio eta Herrilanetareko Sailburuari eta bere familiari gure elkartasuna adierazi nahi diegu publikoki, egun hauetan presiozko ekintza ugari jasaten ari baidira. Honetan ere, gure kaleak estali dituzten kartel iraingarrien aurkako eta sailburuaren familiaren etxe aurrean antolatu dituzten kontzentrazio eta manifestaldien aurkako gure gaitzespena adierazterakoan, zumaiarren gehiengoaren iritziarekin bat egiten dugula seguru gaude.
Bukatzeko, Iñaki Agirrezabalaga alkateari urrengo Udalbatzako gaien artean idatzi hau sar dezan gonbita luzatzen diogu, era horretan udal ordezkaritza duten gainontzeko alderdi politikoek idatzi honekiko bere atxikimendua adierazteko aukera izan dezaten.
Irakurri