2007-12-04


ELKARRETARATZEAK EGIN DIRA HERRIETAN ETAREN HILKETA GAITZESTEKO

EUDELek antolatuta, elkarretaratzeak egin dira gaur eguerdian udaletxeen aurrean; ETAk larunbatean estatu frantsesean egindako hilketa salatu dute parte-hartzaileek

Joan den ostiralean Capbreton hirian (Frantzia) gertatutako guardia zibil baten hilketa salatze aldera, elkarretaratze isila deitu zuen EUDELek eskualdeko herri guztietako udaletxeen aurrean. Elkarretaratzeak eguerdian egin zituzten, 12:00etan, eta horietan tokian tokiko udal ordezkariek eta politikariek parte hartu zuten. Azpeitian eta Zarautzen, esaterako, 50na lagun inguru elkartu ziren.


Irakurri