2007-09-06



Lide Amilibia, Udal Elkarteko lehendakari berria


DV

Uztailaren 26an Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak bilkura egin zuen, 2007-2011ko legegintzaldiko lehendakaria eta lehendakariordeak hautatzeko.

Udal Elkarteko Batzar Nagusia osatzen dute Udal Elkarteko bost udaletako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) zinegotzi guztiek (orotara 65), eta uztailaren 26ko osoko bilkuran datozen lau urteetan lehendakari eta lehendakariorde izango direnak hautatu zituen.

Bozketa egin ondoren, Batzarrak honakoak hautatu zituen:

* Lehendakari: Lide Amilibia Bergaretxe (Zumaiako zinegotzia, EAJ-PNV)
* Lehen lehendakariorde: Emiliano Cabañas González (Zumaiako zinegotzia, PSE-EE)
* Bigarren lehendakariorde: Jon Burgaña Agoües (Zarauzko zinegotzia, EA)
* Hirugarren lehendakariorde: Andoni Ibarguren Alberdi (Zarauzko zinegotzia, EB-Aralar)

Beraz, 2007-2011 legegintzaldian Lide Amilibia Bergaretxe zumaiarra izango da Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria.

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Jon Burgaña, Lide Amilibia (lehendakari berria), Emiliano Cabañas eta Andoni Ibarguren.


Irakurri

2007-09-05




Irakurri