2007-09-28

2008ko urriaren 25ean herri galdeketa egingo da EAEn, Espainiarekin lortutako “itun politikoa” berresteko edo “blokeoa gainditzeko”




Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak neurri hori hartuko duela iragarri du gaur. Espainiako Gobernuarekin hurrengo urteko ekainean indarkeriaren bazterketaz eta erabaki eskubideaz hitzarmena lortu nahi du. Galdeketaren -batena edo bestearena- emaitza aldekoa balitz, "ETA behartua legoke indarkeriari uko egiteko, eta alderdi politiko guzti-guztiak negoziazio politikorako mahaia abian jartzeko". "Prozesuari amaiera emateko", 2010ean erreferendum "erabakigarria" egitea proposatu du.

"Aro politiko berria” abiatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, horretarako, “proposamen zehatza, argia eta adornurik gabekoa” egin du: 2008ko urriaren 25ean herri galdeketa antolatuko du, aurrez Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioa berresteko edo, bestela, bien artean legokeen “blokeoa gainditzeko”.

Espainiarekin akordioa lortzeko, Ibarretxek 2008ko ekaineko epea emango dio hango Gobernuaren presidenteari. “Bi irizpidetan oinarritzen dut proposamena. Bat, printzipio etikoa, indarkeriari uko eginez, euskal gizarteak bide politiko eta demokratikoak bakarrik erabiltzeko duen konpromisoa. Bi, printzipio demokratikoa, euskal gizartearen nahia errespetatzeko, eta borondate hau ordenamendu juridikoan jaso eta nola gauzatuko den arautzekoa”.

Jaurlaritzaren eta Espainiaren akordioa balego, hurrengo urteko urriaren 25ean egingo litzateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan herri galdeketa. “Loteslea litzateke”, esan du Ibarretxek, eta alderdi politikoen artean akordio politiko lortzeko fasea abiatuko litzateke, "inolako bazterkeriarik gabe". "Erdietsitako ituna garatu eta juridikoki artikulatuko duen akordioa, ondoren, euskal gizarteak berrets dezan, erreferendum erabakitzaile baten bidez". Euskal gizarteak "protagonismoa" izan beharko luke.

ETAk eta Espainiako Gobernuak ere izango lituzkete elkarrizketak, "indarkeriari amaiera emateko, 2005eko maiatzean [Espainiako] Diputatuen Kongresuak onartu zuen ebazpenak jasotzen dituen baldintzak betetzen direnean".

Bigarren aukera

Bi parteen artean akordiorik ez balego ere, ordea, EAEn herri galdeketa antolatuko lukeela “hitz eman” du Ibarretxek. “Helburua: blokeoa gainditzea. Eta bi agindu emango lituzke euskal gizarteak. Lehenik, Espainiako Gobernuak eta ETAk elkarrizketa prozesuari ekitea, indarkeria behin betiko amaitu dadin, beti ere ETAk aldez aurretik benetako borondatea erakusten badu terrorismoari uko egin eta onartzeko euskal ordezkari politikoei bakarrik dagokiela erabaki politikoak hartzea. Bigarrenik, euskal alderdi politiko guztiek, inolako bazterkeriarik gabe, negoziazio prozesuari ekitea, epe jakin batean, normalizazio politikorako akordioa lortzeko helburuarekin. Euskal gizarteak etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea nola gauzatuko den eta barnean eta kanpoan nolako harreman esparrua nahi dugun ardatz izango dituen akordioa".

Bigarren galdeketa hori ez litzateke loteslea, "baina bai zilegizkoa eta demokratikoa”. Galdeketaren -batena edo bestearena- emaitza aldekoa balitz, Ibarretxeren ustez "ETA behartua legoke indarkeriari uko egiteko", eta alderdi politiko "guzti-guztiak", berriz, "negoziazio politikorako mahaia abian jartzeko". Akordio politikoak "ahalik eta integrazio handiena lortzea izan behar du helburu, baina inori beto eskubiderik onartu gabe".

"Prozesuari amaiera emateko", 2010eko bigarren sei-hilekoan erreferendum "erabakigarria" egitea proposatu du.

Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean, ikasturte berriaren politika orokorrari buruzko eztabaidaren hitzaldian aurkeztu du proposamena. Bi ordu eta hamar minutuz hitz egin du.

Hauteskunde deia

Jaurlaritzaren eta Gobernuaren akordioaren edo akordio ezaren kasuetan, Ibarretxek galdeketa antolatzeko baimena eskatuko dio Eusko Legebiltzarrari 2008an ekainean, eta honek baimenik emango ez balio, lehendakariak Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deituko lituzke.

Galdeketaren ondoren deituko lituzke, bestela, bozak. "Publikoki esaten dut gaurtik bertatik eta Ganbera honetan, kontsultaren ondoren Legebiltzarra deuseztu eta hauteskundetarako deia egingo dudala, zeinahi dela ere kontsultaren emaitza, aldekoa edo kontrakoa". 2005eko maiatzean izango dira aurreko hauteskunde autonomikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

"Atzerabueltarik ez"

“Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko atzerabueltarik gabeko pausoak eman behar ditugu aurrera. Erantzukizun historikoa dugu. Heldu da ordua”, iritzi dio lehendakariak. Funtsezkoak direla deritzo “bazterketa politikorik gabeko elkarrizketa eta giza eskubide denen errespetua. Eta bide demokratiko eta politikoak baino ez dira erabili behar”.

Jaurlaritzak ez du “iragan suntsitzailera” itzuli nahi, “ETA hor dagoen arren”. “Gizarteak arbuiatu egiten du indarkeria. Bukatu da indarkeriaren aroa”. Normalizazio politikoak bidea egiteko, baina, “ETAk giltza politikoa ez” duela izan behar adierazi du Ibarretxek. Bide batez, “tortura eta [presoen] sakabanaketa” salatu ditu.

ETAren su-eten iraunkorra bukatu izanaren “errudun bakarra” erakunde armatua dela esan du, eta ez duela Espainiako Gobernua kritikatuko “bakea lortzeko ahalegina egiteagatik”.

Aurrera begira beste saiakerarik balego, Jaurlaritzak “babestu” egingo luke, “baina ezinbestekoa da alde teknikoa eta politikoa bereiztea. Azken hori alderdi politikoei dagokie".


Irakurri

2007-09-27


OHIZKO PLENOA

IRAILAK 27 OSTEGUNA
Arratsaldeko 7:30ean Udaletxeko Aretoan.

Baleike



GAIAK:

1.- AURREKO BILERETAKO AKTEN ONARPENA, BIDEZKO BADA:
2007.06.16; 2007.07.14; 2007.07.20

2.- OGASUNA.-
2006-ko KONTU OROKORRAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA.

3.- HIRIGINTZA:

3.1.- INDUSTRIAS GAIR, S.L.-ek, UDAL BATZA OSOAK 2007.07.20-ko DATAZ, ZUMAIAKO SAHIESBIDEA N-634 ERREPIDEAREKIN LOTZEKO ERROTONDA EXEKUTATZEKO BEHARREZKO LURREAN ZUZENEKO OKUPAZIOARI BURUZ, HARTUTAKO BEHIN BETIKO ONARPEN AKORDIOAREN AURKA TARTERA-TURIKO BIRJARPEN HELEGITEAREN EBAZPENA.

3.2.- ZUMAIAKO SAHIESBIDEA N-634 EREPIDEAREKIN LOTZEKO ERROTONDA EXEKUTATZEKO BEHARREZKO LURRAK, GIPUZKOA-KO FORU ALDUNDIAREN ESKU UZTEA, BIDEZKO BADA.


Irakurri

2007-09-25


UN POTENTE ARTEFACTO CAUSA DESTROZOS EN LA COMISARÍA DE LA ERTZAINTZA EN ZARAUTZ

La explosión no causó heridos pero sí alarma entre los vecinos y daños en viviendas cercanas. 25.09.07

SAN SEBASTIÁN. DV. Un potente artefacto estalló esta pasada madrugada en el muro trasero de la comisaría de la Ertzaintza en Zarautz, causando desperfectos importantes. La fuerte explosión se produjo hacia la 1.30 horas en una pared de hormigón que separa el cuartel de la calle y en el que se encuentran los vestuarios de los agentes, que quedaron destrozados, según informa el corresponsal Antton Etxeberria.
La deflagración no provocó víctimas personales y al cierre de esta edición la Policía autónoma mantenía acordonada la zona e investigaba si los daños eran aún mayores. Según informó el departamento de Interior del Gobierno Vasco, el estallido provocó un boquete de un metro de diámetro en el muro y rompió una cristalera de las dependencias policiales, a la vez que destruyó los vestuarios y parte de los garajes. También provocó la rotura de cristales en varios bloques de viviendas colindantes. En los edificios de la la calle Lapurdi, algunos domicilios sufrieron importantes daños en cocinas y salones. Incluso los marcos de ventanas y puertas saltaron por los aires. La onda expansiva afectó asimismo a pisos de la calle Mitxelena y a la vía del tren. También se vio seriamente dañada una autocaravana que estaba aparcada junto a la comisaría.
La violenta explosión causó repentina alarma entre los vecinos, muchos de los cuales se encontraban ya durmiendo. Ello no evitó que se asomaran asustados a los balcones para conocer lo que sucedía. Uno de los residentes en un bloque colindante aseguró que el ruido fue «terrible y salía una intensa humareda». Añadió que efectivos de la Guardia Civil se personaron también en el lugar de la explosión. Los bomberos no tuvieron que intervenir.
Al cierre de esta edición, la Ertzaintza investigaba si el artefacto que explosionó era de tipo casero y atribuible a la violencia callejera o si se trataba de una bomba que pudo haber colocado algún activista de ETA.
Fuentes del Departamento de Interior del Gobierno Vasco manifestaron que no tenían constancia de que se hubiera avisado previamente a algún medio o servicio de urgencia de la colocación del artefacto.>.


Irakurri

2007-09-24


LAS JUVENTUDES DE EA ANALIZAN SUS INICIATIVAS

La organización juvenil de EA, Gazte Abertzaleak (GA), celebró ayer en Portugalete una jornada municipalista en la que analizó el trabajo realizado por el partido en Zumaia, Muskiz y Vitoria, para extraer conclusiones que se puedan aplicar al resto del País Vasco. La jornada se enmarca dentro de la celebración del Alkartasun Eguna, cuyo acto central se llevará a cabo hoy. EUROPA PRESS. 2007-09-23


Irakurri