2007-10-30


LA PRIMERA REVÁLIDA MUNICIPAL


Cien días para ponerse al día

El PNV llevaba años gobernando Zumaia y todo hacía indicar que repetiría sin problemas. Pero la inesperada alianza entre ANV, EA y EB-Aralar otorgó la Alcaldía a Iñaki Agirrezabalaga (EA) y dio paso a un nuevo gobierno sin experiencia. En estos cien días han ido poco a poco estudiando los principales temas y poniéndose al día. De momento, el organismo municipal promotor de viviendas, Zumaia Lantzen, liderado por el PNV en los últimos años, se encuentra sin nuevos dirigentes y a la espera de aclarar su futuro.
DV

Gobernuko aurrenengo 100 egunak baloratzen ditu


Irakurri

2007-10-29


Gazte Manifestua onartu gabe geratu da udalbatzarrean

'Etxebizitza eskubidea bermatu!' leloa aldarrikatzen zuten kartelekin jarraitu zuen ZUGAk mozioaren bozketa

Hitza. Aritz mutiozabal
DV

Inoiz baino jende gehiago hurbildu zen herenegungo udalbatzarra jarraitzera. Gehienak Zumaiako Gazte Asanbladako kideak izan ziren. Izan ere, eguneko gai zerrendan, ZUGAk aurkeztutako etxebizitza eskubidearen aldeko Gazte Manifestuaren mozioa aztertu behar zuen Udalbatzak. ZUGAK bertatik bertara ezagutu nahi zuen herriko ordezkari politikoen jarrera zein zen.

Mozioa onartu gabe geratu zen, EAJren eta PSE-EEren kontrako 6 botoekin. EAE-ANVk, EAk eta EB-Aralarrek baiezkoa eman zuten arren, dituzten 7 ordezkarietatik aldeko 5 boto baino ez zituzten bildu. Gainerako 2 botuak eman gabe geratu ziren, EB-Aralarreko kide Kristina Forcadak udalbatzarrera azaltzerik izan ez zuelako eta EAko Pili Etxabek bilkura erdian joan behar izan zuelako.

Agintari politikoek gaia mahai gainean jarri zutenean, ZUGAko kideak euren aulkietatik altxa eta Etxebizitza eskubidea bermatu! leloa aldarrikatu zuten, kartelen eta elastiko laranjen bidez. Bide batez, manifestuaren aurka azaldu zirenei txistu jo zieten txilibituekin.

«Manifestuko zenbait gauzek zehaztasun gehiago beharko lukete. Era berean, Udalak ez ditu arazo hau konpontzeko tresna guztiak, baldintzak mugatuak baititu. Hala ere, etxebizitza eskubide bat den heinean, nahi horrekin bat egiten dugu», azaldu zuen Iñaki Agirrezabalaga alkateak. EB-Aralarrek eta EAE-ANVk ere mozioaren aldeko jarrera hartu zuten, nahiz eta idazkiaren zati batzuekin konforme ez egon.

Gazteek etxebizitza lortzeko duten «zailtasun larriarekin» ados egonagatik ere, manifestuaren aurka egiteko hainbat arrazoi aurkeztu zituen EAJk. Arazoa toki guztietan ematen dela nabarmendu zuen Maria Eugenia Arrizabalagak: «Beraz Zumaiako Udalari, nahita ere, nekez egotzi diezaiokegu erantzukizun berezirik». Horrekin batera, orain arte Udalak eraman duen hirigintza politika «eredugarria» izan dela esan zuen: «Gobernuan egon garen urte hauetan dirutzak bideratu ditugu lur-sail publikoak lortzera» eta «zumaiarren esku, 350 etxe publikotik gora jarri ditugu», arrazoitu zuen Arrizabalagak.

Era berean, manifestuak salatzen zuen «turistifikazio politikaren» eta «interes partidisten» aurka agertu ziren Zumaiako jeltzaleak. PSE-EEko zinegotzi Emilio Cabañas ere, bere aldetik, bi atal horien kontra agertu zen.

ZUGAK, bere aldetik, honakoa adierazi zuen: «Aurka bozkatu duten alderdiek beraien benetako aurpegia erakutsi dute. Euren hauteskunde programetan kontrakoa agindu arren, orain arteko etxebizitza politika prekarioarekin jarraitzeko borondatea berretsi dute». Dena dela, EAE-ANVko Andoni Etxanizek mozioa berriro aurkezteko konpromisoa hartu zuen, eta horren aurrean «itxaropentsu» daude Zumaiako gazteak, «berriz bozkatua eta onartua izango delakoan».

Batzokiko erasoaz

ZUGAk aurkeztutako Gazte Manifestuaren mozioa aztertu baino lehen, Zumaiako Batzokiaren aurka eginiko erasoari buruzko mozioa aurkeztu zuen EAJk. Joan den irailaren 28an ezezagun batzuk jeltzaleen egoitzaren aurrekaldeari pintura gorria eta horia bota zioten, eta gertaera «larritzat» jota, herenegungo udalbatzarrera ekartzea erabaki zuen EAJk.

Mozioa aurrera atera zen Udalbatza osatzen duten ia alderdi guztien aldeko botoekin; salbuespen bakarra EAE-ANV alderdiarena izan zen, hauek abstentzioa aukeratu baitzuten. Aldeko botoa ematerako orduan, «indarkeriaz egiten diren ekintzen aurka» zeudela argudiatu zuten EAk eta EB-Aralarrek. PSE-EEk ere antzeko arrazoiak eman zituen, nahiz eta beraiei egin dizkieten «eraso ugarietan» ez dutela moziorik aurkeztu salatu.

Erasoaren larritasuna kolokan jarri zuen EAE-ANVko kide Andoni Etxanizek, baita «ekintza jakin bat bakarrik» salatu izana ere. Horrekin batera, erasoen ondoren EAJk egunkarietara bidalitako oharra irakurri zuen eta bertan «ekintza hauek EA eta EAE Zumaian agintzen ari direnetik areagotu dira» jartzen zuela gogoratu zuen, pasarte hori gogor salatuz.3

2008ko zerga gehienak onartu dituzte

Zaborraren gaineko tasak izan ezik, 2008ko gainerako tasek eta zergek KPIaren igoera izango dutela ere erabaki zuten udalbatzarrean, EAren, EAE-ANVren eta EB-Aralarren baiezkoarekin; EAJk abstentzioa aukeratu zuen eta PSE-EEk ezezkoa. KPIa %2,3 izango da eta horretarako, EAEko indizea hartu du kontuan Udal Gobernuak. Berrikuntza bezala, era berean, Hiri Ondasun Higiezinen zergan %50eko bonifikazioa txertatu dute Jaurlaritzaren Bizigune programan sartzen direnentzat: dituzten etxebizitza hutsei erabilera ematen dietenentzat, alegia.

Udal Gobernuak, era berean, zaborraren gaineko zerga aurrerago aztertzeko eta gaur egun dagoena mantentzeko emendakina aurkeztu zuen, nahiz eta Ogasun batzordean %33 igotzea proposatu. «Behin-behineko erabakia izan da eta gure borondatea zerga horiek zehazteko adostasun eta babes maila handiago batera iristea da», jakitera eman zuen alkateak.

Azken orduko emendakinak «jokoz kanpo» utzi zituela aitortu zuen EAJko kide Maria Eugenia Arrizabalagak: «Honekin zaborren tasak erabat izozten dituzue, eta hori Europatik datozen araudien nahiz tasen izaeraren aurka doa». Horrekin batera, «kudeaketaren erantzukizunaren aldetik nahiko friboloa» dela gaineratu zuen Arrizabalagak.

Urola Kostako Udal Elkarteak zehazten duena aplikatzearen aldeko jarrera erakutsi zuen PSE-EE alderdiko Emiliano Cabañasek. Honi erantzunez, alkateak zera azaldu zuen: «Udal Elkarteak joera bat ezartzen du, baina kontua ez da errespetatzea ala ez errespetatzea. Azken finean, Udalbatza honek erabaki beharko du zer-nolako igoera ipiniko duen».

Bien bitartean, EB-Aralarreko Xabier Olaizolak tasa progresiboak proposatu zituen: «Gehien daukanak gehiago ordaintzearen aldekoak gara, hain zuzen ere». Edonola ere, Udal Gobernuak proposatutako emendakinaren asmoaren bat etorri zen.

Eztabaidaren ondoren, zaborraren gaineko tasak aurrerago zehaztea onartu zuten, nahiz eta bozketan berdinketa egon zen, seina botorekin: EAE-ANVk, EAk eta EB-Aralarrekalde, eta EAJk eta PSE-EEk kontra; EB-Aralarreko Forcadaren botoa falta zen bilkuran. Berdinketaren aurrean, alkatearen kalitateko botoak ebatzi zuen onarpena.


Irakurri