2007-10-21



Zumaiako Jarduera Plana 2005-2015
Odieta-Eusebio Gurrutxaga


Baleike (Iñaki Aguirrezabalaga eta Andoni Etxaniz)

Lehendik martxan jarritako zenbait proiektu daude burutzeko. Horietako batzuk, Zumaiako Jarduera Planean aurkitu ditugu, Udalaren webgunean. Zer asmo
ditu Udal Gobernu berriak proiektu bakoitzarekiko?


Odieta-Eusebio Gurrutxaga

I.A.: Eusko Jaurlaritzak Izartu programaren bidez ematen dituen dirulaguntzak aprobetxatu behar ditugu. Denboraz nahikoalarri gabiltza, baina horrek ez du esan nahi proiektuaren zenbait gauza aldatuko ez ditugunik.

A.E.: Aurreko gobernuak ez zuen frontoia estaltzeko intentziorik; orain, berriz, estali egingo da, gure ustez garrantzitsua delako inguru horretan aterpea egotea. Zazpigarren koadroraino egongo litzateke estalia, eta aztertuko da estaldura mugidor batekin atzeraino botatzeko aukera. Hori bai, frontoia ez da lehiatzeko izango, horretarako frontoi berria izango da.

I.A.:Hala ere, hau ez dago erabakita, azken uneko beste proposamen bat ere egin digutelako pilota elkartekoek. Guk nahikoa garbi dugu zer nahi dugun, baina ikusi behar da proiektu urbanistikoan nola eragiten duen.

Aldaketa gehiago izango al dira hasierako proiektuan?

I.A.: Proiektuan bertan gauza batzuk definitzeko daude, eta hor egon daitezke aldaketa batzuk. Esate baterako, definitzeko dago Erkibetik Torreberriraino joango den pasabide estalia.

Eta etxebizitzen kudeaketa ere aztertu egin behar da. Txosten bat eskatu dugu jakiteko nolako tratuak egin ziren eta ikusteko zerbait egin ote daitekeen.


Irakurri