ZUMAIA WORKSHOP PALEOCENE 2007 (II)
Flysch zuriaren gainean, Paleozeno beraren azalean urratutako behatoki paregabean hartu dute adituek, paleontologo eta estratigrafoek, erabakia. Eroso, elkarrizketa lasaian, edaria, janaria eskuan, eskuragarri; estratotipoaren gainean; eguzkia Matxitxakoko itsasargiaren parean itzaltzen den bitartean. Bi hautagai ziren finalean, eztabaidan, bata oinpean, bestea Egipto urrunean. Zumaia eta Keyra, Keyra ala Zumaia. Afrika edo Europa, eta “onena” behar topa. Zumaian bildu eta Zumaia hautatu. Metodo zientifikoa.
Arrazoi teknikoak, mugen zehaztasunak, estratuen antolaketak indartsuak omen, baina erabakiaren bestelako arrazoiek harritu naute. “Zibilizatua” omen Zumaiako estratotipoa, eskuragarria, ia urbanizatua: hondartzako kantinan Getariako Jatorrizko Izendapena duen txakolin freskoaz gozatu, eta oinetakoak kendu gabe, di-da batean zaude estratotipoan. Eta indigenok ere “zibilizatuak” omen , ilustratuak, ia doktoreak, ikerketara datozen adituak atseginez, mirestasunez hartuko dituztenak, izendapenaren garrantzia ondo barneratua dutenak. Ez ordea Keyra, urrun dira haiek, urrun aireportu eta errepide nagusietatik, urrun zibilizaziotik, deseroso, basati. Eta basati indigenak ere, musulmanak, ezezagunak, izendapena jasota ere honen garrantzia ulertuko ez luketenak, agian adituak ere errespetatuko ez lituzketenak. Alfonbra gorririk ez Keyran.
Labar zurian behera erori zait paleontologoen, estratigrafoen estereotipoa, mitoa. Basamortuak izerdipean arakatuz, eremu basatietan hautsak harrotuz, indigenen, gizajaleen mehatxupean ikuste nituen noizbait nire irudimenean josita utzita nituen imajinetan. Dinosauro izugarrien hezurdurak, estralurtarrak diruditen izaki sailka ezinen arrastoak argudiatuz lurraren eremu basatienak, arriskutsuenak gozatzeko beta duten abenturazaletzat izan ditut paleontologoak, estratigrafoak. Orainartean.
Badirudi oker nenbilela, ziurrenik erromantikoegia naiz, pelikulero hutsa. Eta estratotipoan behera joan zait estereotipoa, mitoa.
4 comentarios:
Lamentable, que a día de hoy exista qente tan retorcida en nuestro municipio que piense así.
Por cierto ¿el que firma no fue concejal de HB?.
Honek ere, nola idatzi du?
Metodo zientifikoa pentsatuz, edo
"metodo aurkakoa" erabiliz.
Como se puede ser tan retorcido!
Realmente a este tipo de elucubraciones mentales uno no sabe si darles importancia para saber en manos de quien estamos o pensar que han sido escritas en un momento de debilidad mental y aburrimiento por un licenciado en Biología y profesor de acuicultura en Mutriku.
Vaya desprecio a todos los científicos. Pensar que Zumaia ha sido elegido porque les han invitado a comer!
Que vaya contando a los de Elhuyar estas opiniones cuando le hacen el reportaje del centro de acuicultura. Se quedarían a cuadros.
Evidentemente yo no se cual de los dos enclaves reúne las mejores condiciones para el estudio del Paleoceno, pero si los mejores expertos y científicos del mundo han elegido Zumaia, les creo. Y estoy orgulloso de que el nombre de Zumaia sea conocido a nivel mundial; únicamente traerá progreso y bienestar a nuestro pueblo. Y orgulloso también de los que pelean para que esto sea así, empezando por los componentes del centro de interpretación Algorri.
Algunos si que viven todavía en el Paleoceno.
Imanolek estilo polita du idazterakoan. “Labar zurian behera erori zait paleontologoen, estratigrafoen estereotipoa, mitoa” esaldia ez dakit Nobel-a irabazteko hainakoa izango den, baina literarioki bai ondo lotua!...
Berak aitortzen duenez estratigrafoak eta paleontologoak Indiana Jones-en eskolakotzat zituen, eta nonbait Zumaia aukeratu izanak ilusio hori itzaltzen dio.
Zumaiar batentzat mundu zabalean Zumaia aukeratua izateak izan beharko luke ilusioaren pizgarri, baina Imanolek gure kostaldeko “labar zurietan” izendatutako estratotipoetan baino herriko kaleetako pintadetan edo karteletan gehiago sinesten duenaren susmoa pizten digu guri.
Publicar un comentario