2007-07-07



EAJren eta EAren botoekin

Markel Olano Arresek, 42 urte ditu, 1965ean jaio zen Beasainen eta bertan bizi da. Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofian lizentziatua da eta bere ibilbidea doktorego ikasketak eginez burutu zuen. Egun bere Doktoretza Tesia idazten ari da.

Markel Olanok gazte-gaztetatik Eusko Alderdi Jeltzalean dihardu; 15 urterekin EGIko kide egin zen eta 18 urte bete zituenean EAJ-PNVn afiliatu zen.

Urte guzti hauetan bere konpromiso politikoa, soziala eta kulturala izan ditu ezaugarri. Alderdi barruan ardurazko kargu ezberdinak bete ditu. Lau urtez Gipuzko Buru Batzarreko kide izan zen. Bere ardurak Euskara, Hezkuntza eta Kultura izan ziren. Garai hartan Lizarra-Garazi Adierazpenaren Batzorde Iraunkorrean EAJ-PNVren ordezkaria izan zen.

2000. urtean Xabier Arzalluz buru zuen Euzkadi Buru Batzarrerako (Alderdiaren Exekutiba Nagusia) aukeratua izan zen. Gazteria, Euskara, Kultura eta Kirola, hala nola Komunikazio eta Informaziorako Teknologia Berrien arloko ardurak hartu zituen bere gain.

Gaur egun, gazteria ez ezik, aipatutako gai guztiez gain, Hezkuntza eta Unibertsitate alorreko arduraduna da.

Markel Olano irakurle amorratua da eta mendia eta argazkilaritza ditu gogoko. Internet, eta oro har komunikazio eta informaziorako teknologia berrien zale porrokatua da.

No hay comentarios: