2007-08-08


ZUGAren erantzuna

DV Baleike Hitza

ZUGAri zuzenduriko akusazio gutuna eta kalean entzuniko zurrumurruak argitu nahian, argi utzi nahi dugu Zumaiako Gazte Asanbladak ez duela inongo zerikusirik inongo alderdi edo antolaketa politikorekin. Horrez gain, guk antolaturiko ekimenen inguruan gertatutako ekintza jakin batzuk argitu nahi ditugu, esanaz ZUGAren bileratan hitz eginikoekin bat ez datozela.

Inongo alderdi jakin baten alde ez gauden bezala, ez gaude izen edo talde zehatz hauen aurka ere. Hala ere, argi daukagu azken urteotan Zumaian aurrera eramandako etxebizitza politikaren aurka gaudela, ez digulako Zumaiako gazteoi inolako irtenbiderik eman.

Zuen gutunean baieztatzen zenuten bezala hainbeste etxebizitza eraiki badituzue, zergatik joan behar izan dute hainbeste herriko gaztek beraien herritik kanpora etxe merkeagoen bila? Edo bertan geratutako zenbat egongo dira hipotekekin itota?

Bukatzeko, kontuan hartuko dugu elkarrekin elkartzeko eginiko proposamena -zuekin edo beste edonorekin-, baina honako galdera hau egiten diogu gure buruari: zergatik boterean egon zareten azken urtean gure eskaera eta bilera proposamenak hainbeste aldiz ukatu?

ZU.G.A.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Tengo la sensación que como siempre a los jóvenes algunos partidos políticos nos quieren utilizar. ¿Por cierto quién es Amai Etxegarai? He preguntado a mis compañeros y nadie le conoce. En las reuniones de ZUGA a las que he asistido no creo haberle visto.