Etxebizitzaren arazoa salatzeko kanpaldia egiten ari da ZUGA
Udalari «eskua luzatu» dio, arazoari irtenbide «egokia»emateko; bitartean, «borrokan» jarraituko dute gazteek. Onintza Lete (Hitza)
Atzo hasi zuten 60 gaztek etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldia, Zumaiako Gazte Asanbladak (ZUGA) deituta. Bihar arte Gernikako Parkean egongo dira eta hiru egunez ekimen ugari egingo dute.
Zumaiako Gazte Asanbladak atzoko prentsaurrekoan adierazi zuenez, kanpaldia egitearen arrazoia «gazteoi zor zaigun eta ukatzen zaigun etxebizitza eskubidearen aldeko urrats bat ematea» da.
Etxebizitzaren arazoa Euskal Herri osoaren arazoa dela aipatu ondoren, Zumaiako datu batzuk eman zituzten. Adibide moduan, Amaiako plazako etxebizitzek, «metro koadroko 6.000 euro» balio zutela esan zuten. Edonorentzat horrelako etxebizitza bat eskuratzea zaila bada, «gazteontzat are zailagoa» dela esan zuten, «lan baldintza prekarioak jasan behar ditugulako edota ikasten gaudelako».
Egoera honi irtenbide egokia emateko, apirilean kaleratutako Gazte Manifestuaren oinarrian dauden puntuak gogorarazi nahi izan zituzten: besteak beste, etxebizitza oinarrizko eskubide unibertsala dela; Udalak etxebizitza politika guztiz aldatu behar duela; eta, egoera aldatu ezean, salaketa eta okupazioa direla «zumaiar gazteen borroka tresna bakarrak.»
Eskubideak lortu arte «borrokan jarraituko dugu» adierazi zuten. Hala ere, ZUGAk esan zuenez, «Udalari eskua luzatzen diogu».
2007-08-05
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
3 comentarios:
Gaztea izateak horixe dakar: esperantzan bizitzea, eta horrela behar du izan gainera. Baina ni zuek baino piskat gehiago ibilia naiz bizitza honetan eta esperientziak erakutsi didanez, mundu honetako arazo askotan, eta konkretuki zuek aipatzen duzuen horretan Zumaiako bezalako herriek zer egin gutxi dute. Bai oraingo udalak, eta bai lehengoak ere oso zaila dute, beraien esku ez dauden faktore asko sartzen bai dira tartean.
Hala ere segi zuen erreibindikazioekin, baina... jator, hain ederra zegoen herria izorratu gabe, mesedez!
Eso, que entre una cosa y otra, vaya pueblo nos esta quedando: carteles, pintadas...
A!! y un consejo: reivindicar lo que tengais que reivindicar pero siendo conscientes de que hay quien quiere manipularos y utilizaros!
Nuevo ayuntamiento, cambios, esperanzas, el tiempo será testigo. Ver venir. Por ahora su talante es estupendo. Van de superguais del paraguais. Pero mmmm! tiempo al tiempo!
Publicar un comentario