EAErako onartu nahi duten Lur Zoruaren Legearen aurkako manifestua osatu du Duinak.
Gasteizko Parlamentuak ekainaren 30ean onar lezake Lur Zoruaren Lege berria. Duinak gogor salatu du lege honek ez duela ezer konpontzen, eta are eta gehiago alderdi politikoen arteko negozioak eta trikimailu politikoen ugaltzea ekarri duela. Honen aurrean manifestua osatu du eta atxikimentu kanpaina abiarazi.
Lurzoruaren Legearen aurka eta etxe hutsen erabilpenaren alde ekimenak egin ditu Duinak [2006-06-19]
Duinaren oharra:
Gaur egun, gazteon bizi baldintzen inguruan hitz egiten dugunean, ezin ahaztu dezakegu etxebizitzaren arazoa. Euskal Herriko gazteria osoak sufritzen duen arazo hau, lan munduan ditugunei erabat lotua dago.
Horrela, erakunde publikoek bermatu beharreko eskubide bat izatetik, ekimen pribatua aberasteko tresna paregabea bilakatu dute, gazteon etorkizuna modu duin batez eraikitzeko ateak itxiz eta gurasoekiko dependentzia edo kale gorria eskeiniz.
Egun, Euskal Herriko 18-35 urte bitarteko gazteen %21a soilik bizi da gurasoen etxetik kanpo, euskal herritarren etxebizitza beharrak asetzeko adina etxe huts aurkitzen ditugularik gure lurraldean, 234.283 hain zuzen ere.
Bitartean, politikari profesionalek eta alderdi politikoek, gai honek gizartean duen sentsibilizazio maila altua kontutan harturik, etxebizitzaren arazoa konpontzen ez duten sasi irtenbideak planteatzen dituzte, baina beti ere gehiago eraikitzeari lotuak. BOEen iruzurra saltzen digute egunero, gure arazo guztiak konponduko dituen formula magiko bezala aurkeztuz. Nola ez, eraikitzearen apostu honek ekimen pribatua aberasteko baino ez du balio, gazteak kale gorrian bizitzera kondenaturik ikusten garen bitartean.
Testuinguru honetan kokatzen dugu Gasteizko Parlamentuan eztabaidatzen ari diren Lege berri hau. Hainbestetan entzun dugun Lurzoruaren lege horrek ez du ezer konpontzen, are gehiago, alderdi politikoen arteko negozioak eta trikimailu politikoen ugaltzea ekarri du, gazteon eskubideen kontura negoziatuz eta mesede politikoak ordainduz. PNVk beste alderdien babesa jasotzeko asmoarekin, hasiera batean ezerrez konpontzen ez zuen legea guztiz aldatzeko apostua egin du negoziazio eta trikimailu politikoen ondorioz eta nola ez, ez da aldaketa positiborik planteatzen, baizik eta gure eskubidea den etxebizitza duin bat lortzeko geroz eta hurrunago aurkitzen gara, noizbait hurbil aurkitu baldin bagara.
Planteatzen dituen aldaketa berri hauen ondorioz, ez da ezartzen diru sarreretan limite maximorik BOE bat eskuratzeko, merkatuan etxebizitza bat eskuratu dezaketenek BOE bat eskuratu dezaketelarik. Bestetik, BOE etxeen portzentaia gehiago jeisteko proposamena egin dute %55etik %50era, eta Babes Ofizialeko Etxe Tasatuen kopurua ordea igo , %20tik %25era.
Hau da euskal gazteriaren egoera larria, etxebizitza eskubide bat izanik, gutxi batzuetzat pribilegio bihurtu dute. Egoera hau ordea, ez da herrialde konkretu batera mugatzen, euskal gazteriak bere osotasunean sufritzen duen egoera bat da, Nafarroatik Lapurdira, Arabatik pasatuz.
Horregatik, euskal gazteriak , guztiok batera, eraso berri honi aurre egin eta irtenbide orokor eta integral baten alde borrokatuko dugu. Gure oinarrizko eskubideen defentsan borrokatuko dugu. Ez gara geldirik geratuko.
Hurrengo hilabetean EAEko Lurzoruaren Legea onartzen saiatuko dira. Honen aurrean, Duina Gazte koordinadorak, Lege honen aspektu aipagarrienak azalarazi eta gure irtenbideak planteatuz manifestu bat osatu du, zeinak Euskal Herriko pertsonaia ezberdinen atxikimendua jaso duen. Haien artean: Etxe, Berri Txarrak, Muted.... musikariak; Iker Pou, Mikel Aramburu, Mikel Labaka, kirolariak; Ohiane Perea, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, bertsolariak; Ainere Tolosa, Egoitz Lasa, aktoreak, Mikel Peruarena idazlea....
Manifestua:
Gaur egun, gazteon bizi baldintzen inguruan hitz egiten dugunean, ezin ahaztu dezakegu etxebizitzaren arazoa. Euskal Herriko gazteria osoak sufritzen duen arazo hau, lan munduan ditugunei erabat lotua dago.
Horrela, erakunde publikoek bermatu beharreko eskubide bat izatetik, ekimen pribatua aberasteko tresna paregabea bilakatu dute, gazteon etorkizuna modu duin batez eraikitzeko ateak itxiz eta gurasoekiko dependentzia edo kale gorria eskeiniz.
Egun, Euskal Herriko 18-35 urte bitarteko gazteen %21a soilik bizi da gurasoen etxetik kanpo, euskal herritarren etxebizitza beharrak asetzeko adina etxe huts aurkitzen ditugularik gure lurraldean, 234.283 hain zuzen ere.
Nola ez, gazteok, BOE bat eskuratzeko eskubidetik kanpo gelditzen gara, diru sarrera minimoetara heltzen ez garelako eta eskubideak zozketatzen dituzten bitartean, gazteoi ez zaigu irtenbiderik eskeintzen.
Guzti hau kontutan hartuta, Madrazo jaunaren Lur Zoruaren Legea onartzeko beste saiakera baten lekukoak izango gara. PSE eta EUDEL-ekin egindako akordioaren ondorioz ezer gutxi aldatu da lege honetan, txarrerako beti ere.
Hauek dira Lege honen aspektu aipagarrienak:
* Lur zoru eraikigarria, ekimen pribatuaren esku usteko apostua egiten da.
* Agenteek (inmobiliaria eta konstruktorak) lehen irabazten zuten diru berdina irabaziko dute, lur zorua merkeagoa bada BOEko etxeak merkeago jarriko dituzte, eta garestia bada BOEko etxeak garestiagoak izango dira.
* Agenteek erraztasun gehiago dituzte lur zoruak erosteko eta hauekin espekulatzeko, eraikitzeko apostua indarrean mantentzen delarik
* Egin behar diren BOEko etxeen portzentaia gutxitzen da, eta horietatik %20a prezio tasatua izan behar dute, hau da, eraikitzen dituzten BOEko etxe guztietatik %20a, BOEen %45-70 baino gehiago balioko dute. Horrela agenteek irabazi gehiago izango dituzte BOEko etxeen portzentaia jeisten den bitartean.
* Etxe bat eskuratzeko benetazko ezintasuna dutenei lagundu beharrean, diru sarrera altuagoak dituztenak laguntzen dituzte, etxe tasatuen iruzurra bultzatuz.
Lege honek ondorio zuzenak ditu:
* Ez da etxebizitzaren arazoa konpontzen eta botere ekonomikoei jokua egiteko besterik ez du balio.
* EAEko hiru herrialdeei begira egindako lege bat da, nahiz eta Madrazo jaunak lege nazional baten moduan saldu nahi izan.
* Etxebizitza gehiago eraikitzeko apostua egiten dute gure eskubideak zanpatuak izaten jarraitzen duten bitartean.
* Gazteon etxebizitza eskubidea ukatua jarraitzen du BOE-en iruzurra soilik eskeiniz gurasoen etxetik joan ahal izateko.
Honen aurrean, Duina Gazte Koordinadorak, gure Taula Programatikoaren barne dauden honako neurriak planteatzen ditugu etxebizitzaren arazoari aurre egiteko:
* Etxebizitzarena eskubide bat izanik, merkatuaren logikatik kanpo kokatu beharra dago. Eskubideak ez dira zozketatzen, saldu edo erosten. Eskubideak bermatzen dira, eta irabaziak lortzeko bideratua dagoen bitartean ez da etxebizitzaren arazoarekin amaituko.
* Honekin amaitzeko alokairu publikoko etxeak bultzatzea proposatzen dugu. Alokairuzkoak, ekimen pribatuaren eskuetatik kentzeko eta publikoak, hauen gestioa herritarra izan behar duelako. Alokairua, era berean, gure diru sarreren araberakoa izango da.
* Etxebizitza eskubidea bermatzen ez den bitartean, okupazioa da gazteon alternatiba. Okupazioa, beti ere, etxebizitzaren arazoa jendarteratu eta gatazka eta eztabaida sortzeko. Alternatiba eta proiektu kolektibo moduan ulertua.
Zentzu honetan, beharrezkoa da Lur Zoru Lege Nazional bat martxan jartzea. Administrazio ezberdinek planteatzen dituzten partxeen gainetik etxebizitza arazoaren muinera joko duen Legea eta gazteon oinarrizko eskubideak bermatuko dituena. Utz ditzagun irtenbide partzialak eta goazen guztion artean, errealitate ezberdinak kontutan hartuz, Euskal Herri osorako irtenbide orokor eta integral bat bilatzera.
Hurrengo asteetan, herri ezberdinetan, atxikimendu kanpaina bat abiaraziko dugu.
Lege honi, hau da, eraso berri honi, erantzuteko eta etxebizitza eskubidearen alde borrokatzeko aukera ezberdinak izango ditugu hurrengo asteetan. Haien artean, Legea onartzeko aurreikusten den egunean, hau da, ekainaren 30ean Gasteizko Parlamentuaren aurrean Etxebizitza Plataformak deitua.
Deialdia egin nahi diogu euskal gazteriari , ezberdintasunen gainetik gure eskubidea den etxebitza duin baten alde borrokatzeko eta gure oinarrizko eskubideen defentsan lanean murgiltzeko. Borrokaz soilik lortuko dugu etorkizun duin bat eraikitzea.
Iruzurrik ez!!!!
Lurzoruaren legeari ez!!!!!
2007-08-06
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
¿Entiendo con esto que el manifisto preparado por ZUGA y que quieren que firme el Ayuntamiento de Zumaia, es un manifisto de intenciones preparado por DUINAK?
Ya. A lo mejor convencen a algún despistado de que ZUGA es "apolítico" y tiene solo "inquietudes sociales". Ya.
Y nos chupamos el dedo.
Publicar un comentario