AURREKONTUEN INGURUKO OHARRA PLAZARATU DU EB-ARALARREK
Ezker Batua-Aralarreko zinegotziek ohar baten bitartez nabarmendu dute Zumaiako aurrekontuak EAJrekin ezinezkoa zen negoziaketa politikoaren emaitza direla.
Baleike
Oharrak honela dio:
Ezker Batua/Aralarreko zinegotzi zumaiarrek, Cristina Forcadak eta Xabier Olaizolak, ziurtatu egin dute Zumaiako udal-aurrekontua Ezker Batua/Aralar toki-taldearen eta gaur egungo gobernu-taldearen negoziaketa politikoaren emaitza direla. Izan ere, aurreko legealdietan ez bezala hitz egin ahal izan dugu, EAJrekin "ez genuelako ezer negoziatzeko aukerarik eduki".
Forcadak eta Olaizolak azaldu dutenez, aurrekontua negoziatzeko prozesuan faktore askok izan dute eragina. Esate baterako, "Zumaia Lantzen kudeaketarako lehiaketa" jarri da abian, sortu zenetik EAJrekin lotuta dagoen enpresa batek kudeatzen duelako. Bere garaian, ez zegoen besterik, antza.
"EAJren ustez, udal-aurrekontuak kontinuistak eta txarrak badira, gogorarazi egin beharko diegu aurreko aurrekontu guztiak euren taldeak aurkeztu eta onartu zituela. Kontinuistak izateagatik, udal-kontu hauek txarrak badira, EAJk egindako aurreko aurrekontuak ere txarrak ziren", adierazi dute.
Horrez gain, EB-Aralarreko zinegotziek nabarmendu egin dute aurrekontuaren zirriborroan bidegorrietarako 30.000 euro agertzen zirela eta, negoziaketaren ondoren, diru-kopuru hori 90.000 eurora igo dela.
Bestetik, salatu egin dute EAJren agintepean eraiki berri den udaletxeak eguzki-plakarik ez duela. Erreklamazioak jarri ditugun bakoitzean jeltzaleek erantzun digutenez, ez jartzeko "arrazoi teknikoak" egon omen dira.
"Orain, gaur egungo gobernua Energiaren Euskal Erakundearekin jarri da harremanetan, udal-eraikin guztietan aurrezki iraunkorrerako sistemak jartzeko (udaletxea, kiroldegia, udaltzaingoa, herri-ikastetxea...)", azaldu dute Forcadak eta Olaizolak.
Ezkerreko koalizioko zinegotziek adierazi dutenez, ez dute onartzen EAJk etxebizitzari buruzko ikasbideak ematea. Hain zuzen ere, oso gogoan daukate "EAJren agintepean babes ofizialeko etxebizitzak Puntanuetara eramatea onartu zela, Torreagan eraiki behar baziren ere. Bestetik, ezin ditugu San Migeleko txaletak ahaztu, ez dutelako inolako gutxieneko iraunkortasun-irizpiderik. Era berean, EAJko bozeramailearen kudeaketa hain ‘zoragarria' izan denez, etxebizitza publikoaren 800 eskatzaile daude irtenbidearen zain.
"Bestetik, ez dugu ezkutatu nahi Kutxako Batzarrerako ordezkaritza negoziatu genuela aurrekontuaren negoziaketaren esparruan. EAJk batzar horretan dituen ordezkarien kopurua murriztean, finantza-erakundea egurastu da", azaldu dute Forcadak eta Olaizolak. Gainera, euren esanetan, "batzar horretan parte hartzeko eskatu dugun arte, EAJk ez du inoiz azaldu udalak, txandaka, ordezkaritza duela Kutxan".
EB-Aralarreko zinegotziek adierazi dutenez, "oraingoan, geuk baino ez du Kutxarako hautagaitza aurkeztu, baina badirudi EAJkoak baino ezin direla izan Zumaiako ordezkariak".
2008-04-22
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
10 comentarios:
Esaten dutenari ematen al dizkiote aurrez bi buelta?
Ez dut uste. Bestela ez lirateke ausartuko. Zortzirehun eskaera egon direla!. Alderdiarengatik izan ez balitz 1200 eskaera egongo lirateke. Eta EAJ-rengatik izan ez balitz... zozketatzeko etxerik ez.
Ai ama!
Va a haber que cambiar la foto, que ya estoy un poco cansado de esta.
Por cierto, ¿cómo tienen tanta cara?. "Badirudi EAJkoak baino ezin direla izan kutxako Zumaiako ordezkariak" ¿¿???
¿Cuando ha habido en Kutxa un ordezkari del PNV de Zumaia?.
¡Encima de que teniamos que votar a Iñaki Agirrezabalaga como ordezkari si no hubiera sido por la componenda!
Acabo de enterarme que Forcada está entre los "críticos con publicidad" al pobre Javier Madrazo, con lo que no creo que mi comentario le vaya a suponer nada, pero por decirlo que no quede:
vamos a ver: así que el PNV no ha hecho nada en vivienda en Zumaia porque todavía hay muchos solicitantes...
Entonces ¿qué ha hecho EB mientras ha estado en el Gobierno mediante todas sus sociadades públicas?. Por la misma regla de tres: nada.
Definitivamente, estos nos toman por tontos de babero a los zumaianos.
Son unos inconsistentes. No están en el gobierno porque ANV no quiso, pero están a su mandato.
Aurpegia galanta.Irakurri al dezue diario vasco?. "Habitual estilo caciquil del PNV". ¿Cual es el "estilo" habitual de EB en Zumaia?. Escudarse en las evidentes limitaciones que tiene para insultar al PNV. Ezertarako kapazidaderik ez eta besteena jasan ezin.
El estilo de Cristina es muchísimo más barriobajero que caciquil el del PNV.
Ez du merezi hainbeste jardutea.
Amorruak eta nor bere frustazioak itsutu egiten ditu.
Egindako guztia hor dago, eta ikusi ezin duenak du arazoa, galanta gainera.
Egia da, ez dute merezi, ez dute merezi aintzakotzat hartuak izatea.
Hor konpon beren kristoren lorpenekin. Udaleko teilatuan eguzki plakak dir-dir egiten ikusten ditugun egunean Cristina Forcadaren izena izango denok buruan.
Jejeje, 10 euro ezetz ikusi puzka batetan.
Más cara que espalda.
Publicar un comentario