2008KO UDALAREN INBERTSIOAK: "BAIMENDUA" %3,2a eta "ORDAINDUA" %2,37a.
Azken plenoaren kronika eta Ezker Abertzalearen oharra. Mª Eugeniaren erantzuna
Baleike
Ezker abertzaleak idatzitakoak harritu xamar utzi nau. Oso pertsonalizatua den prentsa oharra bota dute, merezi gabeko protagonismo maila eskaintzen didana, joan den maiatzeko Plenoan EAJ Udal Taldeko bozeramaile lanak betetzera mugatu bainitzen. Baina, Zumaiako ezker abertzaleak nire izena erabiltzen duenez, erantzuteko aukera ematen dit, aipamenengatik.
Idatziak ezustean hartu nau publikoki erantzuten baitie Plenoan esandako hitzei, Udalbatzaren aktan jasota geratzeaz aparte hitzek ez dute eta bestelako ohiartzun mediatikorik izan, eta beraz, zumaiarren gehiengo haundi batek ez daki zertaz ari diren. Nire ustetan prentsa oharra urduritasunaren emaitza besterik ez da.
Udal Gobernuak Plenoan 2007ko Aurrekontuaren likidazioaren berri eman zuen. Zumaiako Udalaren historian ejekuzio mailarik txikiena izan duen aurrekontua. Inbertsioen kapituluan, %35,2a besterik ez. Portzentaia hori ia ia bere osotasunean iazko udal hauteskundeak aurretik ejekutatu genuen. Udalbatzan nabarmendu nahi izan genuen kontu bakarra zera da, ez dela beharrezkoa kontabilitateaz edo aurrekontuetaz tutik ulertzea horrek zer esan nahi duenaz konturatzeko, edozein zumaiarrek badaki eta azken urtebetean ez dela ezer egin Zumaian, beraz, aurrekontua ez da ejekutatu eta horrek 6.500.000 eurotako superabita erakarri du.
Plenoa bide horretatik zihoanez, 2008ko aurrekontuak martxa hobeagoa ez daramala akordarazteko aukera aprobetxatu genuen, beraiek emandako datuen arabera, maiatzaren bukaeran aurtengo inbertsioen ejekuzio maila %3,2a besterik ez baita. Urte erdi %3,2rako, zenbat ejekutatu ahal izango dute beste urte erdian?.
Orain aurpegiratzen didate 90 egunetara ordaintzen diren fakturetaz ahastu egin naizela. Aitzakiren bat asmatu behar, datu hotzek lotsa eragiten dute eta. Kontua da ez naizela ni ahastu nola egiten diren ordainketak, baizik eta oharra izenpetzen dutenek ez dutela, oraindik ere, datuen irakurketa egiten ikasi. Hobe egingo lukete kontuhartzaileari galdetuz "baimendua" eta "ordainduaren" arteko aldea (kasuan, %2,37).
Bandera Urdinari buruz berriz, argi utzi nahi dut ez gure udal taldeak ez ni neuk ere ez dugula bandera bere horretan miresten. Esan genuen, hori bai, udal gobernuak hartu nahi omen dituen bestelako neurriak berdin berdin hartu ditzaketela hondartzan bandera urdina zintzilik egon edo ez. Arazoa ez dago banderan, egitean baizik. Orain arte ez dute egin. Hemendik aurrera, ikusiko dugu.
Ez EAJren Udal taldeak, ez eta nik ere, ez dugu inoiz gauzak aurrera joan daitezen trabarik jartzeko asmorik izan. Alderantziz, Zumaiaren alde hainbeste urtetan lanean jardun eta gero, herriak aurrera egin dezan besterik ez dugu nahi.
Arazo bakarra dago, ez duela aurrera egiten, eta hori adieraztera mugatu gara. Oposizioa zertarako izaten da?, gobernua kontrolatzeko eta denon onerako ekin dezan eskatzeko. Ez dugu uste, gainera, gure oposizioa bereziki beligerantea izaten ari denik, beraiek oposizioan egon direnean egin digutena baino askoz ere zintzoagoa izaten ari da gurea. Ez dugu ez manipulatzen ez gezurrik esaten, dakigunaz hitzegitera mugatzen gara. Ez digute ba Plenotan ere hitza kendu nahiko?.
Mª Eugenia Arrizabalaga
2008-06-05
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
9 comentarios:
La izquierda radical de Zumaia dixit en Baleike:
"Atzoko plenoan, gure alkate ohiak hanka behin baino gehiagotan sartu zuen eta Ogasuneko zinegotziak gogorazi behar izan zion partidak noiz eta nola luza daitezkeen. "2008a ere aurrera doa, eta Udal Gobernuak oraindik ez du ezer egin: aurtengo inbertsioetatik % 3,2 baino ez ditu exekutatu" esan zuen Maria Eugenia Arrizabalagak. Baina alkate ohiak honezkero jakin beharko luke Udalak fakturak 90 egunera ordaintzen dituela, hau da, lanak egin eta hiru hilabetera; beraz, aurrekontuak duela bi hilabete onartu baziren, nola kalkulatu zenbateraino gauzatu diren gastuak, fakturak ordaintzeko denboratik pasa ez bada? Hori urtea bukatu eta aurrekontuen likidazioarekin batera ikusten da, eta ez aurrekontuak onartu eta bi hilabetera. Bietako bat: edo ahaztu egin zaio nola egiten zen edo gobernuan zeudenean gaizki kalkulatzen zuten."
Al Sr. Azpiazu los cuatro años de pertenecer a la Comisión de Hacienda y el ser casi un año responsable de la misma, no parece que le hayan sido suficientes para conocer minimamente el ABC de lo que es la economía y la contabilidad municipal.
La ejecución presupuestaria se contabiliza en el momento de recepcionar y regisrar la factura, una vez realizada la obra y esta factura se puede pagar a 90 dias, al contado, o no pagarlo nunca. Por tanto la cifra de ejecución del 3,2% quiere decir que a esa fecha, solo se ha hecho esa cantidad de obra, independientemente de cuando se pague.
Azpiazu y cia, os aconsejo un repaso de lo que es la Contabilidad Presupuestaria, sobre todo del capítulo dedicado al ADOP ¿Te suena?
Por tanto una de dos, la IR de Zumaia no sabe de lo que está hablando, o nos creen tontos y nos quieren llevar al huerto con argumentos propios de una asamblea del Arrano.
Pues yo no tengo ni idea de lo que es el adop ese, pero desde luego, lo que si sé es que los de la izquierda abertzale o como se llamen tienen mucha cara, y que una vez más, no les importa mentir con descaro.
entre que mienten y descalifican, y no son capaces de gastar más que un triste 3%... menudo fundamento que les calza.
Zumaian ditugun agintariak ezjakinak dira, beraz. Eta aspaldiko esaldiak dioen bezala, ezjakintasuna ausarta da.
Funtsik gabeko ausardia izan daiteke ezker abertzalekoak horrelakoak botatzera eramaten dituena, baina, ez ote da, besterik gabe, intentzio txarra?.
Arrazoietan oinarrituta ezin dute nonbait euren jarduera defendatu, hain txarra izanik. Eta arrazoien faltan irtenbide erraza bezain zikina izaten da gezurra eta manipulazioa erabiltzea.
Pues ya que no hacen nada, mejor que no gasten la pasta y se guarde para cuando venga otro que tenga más fundamento.
Yo tengo otra propuesta ahora que el precio del dimero empieza a subir que no gasten y se dediquen a prestar el dinero que tienen (que monten un banco). "Banco Zumaia.net"
A mi no me da ganas de broma. Un año para nada. Todavía no han hecho ni el sorteo de las VPO que les dieron hechas. YA ESTA BIEN.
Mucho decir que van a hacer más vviendas de protección, y nada. El puente solo lo amagan, no borran las pintadas, lo de la plaza y el fronton clama al cielo. Y todo así. Es horrible. Encima ponen escusas como hacen los niños. Dijeron que se bajaron los sueldos. PEro en realidad tendrian que pagar ellos, y asi y todo serían demasiado caros para el pueblo. Yo creía que el alcalde habria aprendido el oficio en casa, pero ni por esas.
Hainbeste kritika letu eta gero udaletxekoen alde zedozer nahi nuen idatzi baina egia da ez zaidala asko okurritzen, atzeratuta dabiltza. Espero beste urte bete pasa baino lehen espabilatuko dirala.
Bai motel, oso begi bistakoa dek ez dietela gauza askoik ein.Bat dala ta bestia dala urtia baziak. Datorren hontako haiko hoteituk indarrak bitzen!
Esperantza horrekin gatxabek!
oso ona erantzuna
Publicar un comentario