UDAL GOBERNUAK AURRERA ATERA DITU 2008KO AURREKONTUAK, EB-ARALARREN ALDEKO BOTOEKIN
Udalaren aurrekontu propioa 13.767.634 eurokoa izango da, iazkoa baino %23,88 handiagoa. Aurreikusitako defizita 2.017.532 eurokoa da.
Baleike
Udal Gobernua eta EB-Aralarren arteko "azken uneko" akordio bati esker onartu dira 2008ko udal aurrekontuak gaur iluntzean egindako ez ohiko plenoan. EAJk eta PSEk aurka bozkatu dute. Jeltzaleen iritziz, zorpetzera daramatelako eta inbertsio berri azpimarragarririk ez dutelako;sozialistek, politikoki onartezina iruditzen zaielako "terrorismoa kondenatzen ez duen alderdi baten aurrekontuei baiezkoa ematea". Gero gaineratu dute aurrekontua "birtualak" iruditzen zaizkiela, ez direlako bideragarriak. Udal Gobernuak defenditu du pertsonengan inbertitzen duten aurrekontuak direla.
EAJren iritziz, aurrekontuetan jasotzen diren inbertsiorik garrantzitsuenak beraiek martxan jarritakoak dira, eta horiek onartuta gelditu dira Zumaia Lantzenen aurrekontuetan, aho batez. Hortik aurrera, Udalaren aurrekontu propioan ez dute azpimarratzeko moduko inbertsiorik ikusi. "Ez dago proiektu berririk; bakarra, Narrondorainoko oinezkoentzako bidea, eta hori gure hauteskunde programan jaso genuen", esan du Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramaleak. Bestetik, salatu dute inbertsioak berez ez direla igo, jaitsi baizik: "Inbertsioen atalean %24ko igoera ageri da 2007arekiko. Hori nola, lortu da? Iaz Zumaia Lantzeneko aurrekontuetan zegoen lurra erosteko partida Udalaren aurrekontu propiora ekarriz, 1,1 milioi euro hain zuzen ere".
Horrez gain, gastu arruntak sarrerak baino askoz gehiago igo direla kritikatu dute, eta horrek mailegua eskatzera behartzen duela Udala, "zertarako eta gastuak igo eta inbertsioak jaisten dituen aurrekontu baterako". Ohartarazi dute bide hori ez dela eramangarria, ekonomia ondo doan bitartean ez dagoela arazorik, baina Aldunditik jasotzen den dirua etorkizunean jaitsi egin daitekeela ekonomia moteltzen bada.
PSEko zinegotziek ez dute aurrekontuen azterketa ekonomikorik egin, eta zuzenean argudio politikoak eman dituzte. Onartezina zaiela "terrorismoa gaitzesten ez duen alderdi baten aurrekontuen alde bozkatzea", eta zuzenean ANVko Andoni Etxanizi galdetu diote ea ETAren atentatuak kondenatzen ote dituen. Gainera, Udaleko beste alderdiei gonbitea luzatu diete gauza berbera egiteko.
EB-Aralarreko kideek nabarmendu dute azken orduko akordioa izan dela. Besteak beste, bidegorri gehiago, babestutako etxebizitza gehiago, eguzki plaka gehiago eta herritarren parte-hartzea areagotzea eskatu dutela adierazi du Cristina Forcadak. Bide batez, ANV Zumaian alderdi legala dela ohartarazi diote PSEri eta beste alderdiekin bezala hitz egin daitekeela beraiekin. Gaineratu dute beraiek atentatu guztiak kondenatzen dituztela.
Aurreko 24 urteetan egindako politika ezin dela urtebetean aldatu erantzun dio Andoni Etxanizek (ANV) EAJri. "Auzo asko kaskartzen joan dira ez delako inbertsiorik egin. Orain urtebetean dena egin behar al dugu?". Jadarre hiru fasetan egingo dela gogorarazi du, Basustabide auzoan ere berritze lanak egingo direla, eta Narrondorainoko oinezkoen bidea bi urtetan egingo dela: "2008an errepideko biribilguneraino eta 2009an Narrondoraino". EAJri leporatu dio aurrekontuei egindako zuzenketa guztiak hirigintza arlokoak izan direla, beste ataletan ez dutela proposamenik egin. Eta gastuen igoera defenditu du: "Guk inbertsioa beste modu batera ulertzen dugu, pertsonetan inbertitu behar dela pentsatzen dugu". Horrela arrazoitu du pertsonaleko gastuaren igoera -lanpostuak ere sortuko dira, gizarte zerbitzutan, udaltzaingoan eta hirigintzan-.
PSEk egindako galderari dagokionez, gauzak ez nahasteko eskatu die. "Terrorismoa ez omen da erabili behar politika egiteko; ETAk egiten duena egiten duela politika egin behar omen da. PSEk ez du hori egin. Askotan esaten du Emilianok Udalean herriko politikaz jardun behar dela beste arazoak alde batera utzita".
Iñaki Agirrezabalaga alkateak (EA) defenditu du inbertsio berriak etorriko direla planak gauzatzen direnean, eta diru sarrera propioak %4 bakarrik igo direla zergak KPIa baino ez igotzeko konpromisoa hartu zutelako.
2008-03-27
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
19 comentarios:
Bi kontu guzti honen inguruan.
Hauek ia urte bete daramate Udaletxean. Oraindik ez dute EZER ikusgarririk egin. Arrangoletan jartzen ari diran barrakoiak, gauza bakarra. Beste EZER EZ. Jende guztiak gauza bera dio. ETA ZER ETA BI MILOI EUROTAKO DEFIZITAREKIN GARA dagoeneko?.
Ez dut ulertzen. Patrikara sartuak ala?.
Bestetik, Forcada eta Olaizola ez dira gobernu-kide. Hauek gobernu-zale konpultsiboak dira. Ez dakite zeri baina ANVek edo EAk esandakoari, amen.
He estado kuxkuseando los presupuestos que han colgado en Baleike.
¿Por qué no he encontrado ni una sola placa solar?.
¿Por qué solo hay 90.000 euros para bidegorris?.
¿Por qué no veo ni una sola casa más de protección oficial que las que dejó en herencia EAJ-PNV?.
O sea, Cristina Forcada,¿cómo se puede tener tantisima cara y afirmar que se ha cerrado un acuerdo de última hora que va a suponer "más placas solares, más VPO y más bidegorris"?
UHHHHHHUUUUUHHHHHHHH!!!!!
No cuela.
¿En qué habrá consistido realmente el acuerdo?.
Parece que el feeling continúa...
¿Una pista?. Empieza por ¡K!.
¿Puede ser KUTXA?
Si es así ¿Que kutxa?:
a)La entidad financiera que hace esquina en Erribera kalea?
b)La del Ayuntamiento, que parece la van a dejar bajo mínimos con tanto gasto y tan poco ingreso?
Al final sacan de la Kutxa para ingresar en su kutxa. Pedazo de préstamo que van a pedir, más de 4 millones de euros.
Que caro nos va a costar esta aventurilla de Kastortxo a los zumaianos.
Eh, un poquito de por favor, que Andoni Etxaniz dice que ellos no hacen inversiones en hormigón sino que invierten en personas... All you need is love, y tal.
Kutxatik pertsonetara. Oso polita. Kutxatik soldatetara. Edo, soldatagatik Kutxara?,,, ay, me he hecho un lío.
Gracias anónimo, ahora entiendo porque Andoni Etxaniz es el responsable de Urbanismo. Es la PERSONA con la cara más dura que el HORMIGON que conozco.
¿Hay que ser o llamarse socialdemócrata para anteriormente oponerse al plan de renovación de Odieta, y con ello romper un gobierno como la coalición EA-PNV y luego cuando asalta el control del Ayuntamiento, con los que le apoyaron en todo este affaire, EB y CIA, empezar a comenzar las obras?.
En este pueblo nos toman por tontos.
Y encima, en cuatro años, a vaciar las arcas de este consistorio.
Como cuando su padere fue alcalde, que no dejó más que agujeros.
¿socaldemócrata?Anda ya...
Nik ez dakit zer den sozialdemokrata izatea baina ikusi nuen EAren aldizkarian horrela aitortzen dutela beren burua. Baina badakit zer den behin gauza bat esan eta urrengoan juxtu kontrakoa: aurpegigalantaduna izatea. Ez dut uste horrelakorik aitortzen zutenik aldizkarian.
Supongo que la gente con dos dedos de frente no traga lo de que el presupuesto de Zumaia "invierte en personas, no en cosas" que el Diario Vasco pone en boca de Andoni Etxaniz.
Personas somos todos, y las verdaderas inversiones que se deberían hacer en Zumaia no son "cosas", sino mejoras para los zumaiarras. ¿Cómo se puede decir que apoyar la mejora de un barrio como Basustabidea es una "cosa" y que no mejora la calidad de vida de las "personas" que viven allí?.
¿Es que las inversiones previstas en Jadarre no están pensandas para mejorar la calidad de vida de los que viven en Jadarre?. ¿O es que el concejal Andoni Etxaniz, que también vive en Jadarre, cree que las inversiones que pretende materializar en su barrio solo van a valer para que las viviendas del barrio se revaloricen en el mercado inmobiliario?.
¿Cómo se puede decir que las inversiones que pedía EAJ-PNV para hacer un ascensor a Larretxo es una "cosa" que no mejoraría la vida de muchas "personas" que viven allí?. ¿Cómo se puede decir que pedir que la casa Erkibe sea Haurreskola es una "cosa" y no un servicio público adecuado para nuestros niños y niñas, que resulta que también son "personas"?.
¿Cómo se puede ser tan demagogo y tan simple?.
Erabat ados azaldu nahi dut aurrekoarekin, ze "pertsonetan inbertitze" asmoak gaizki gastatzeko joera sarritan gorde dezake, arduragabekeriz jokatzekoa, alegia. Zer da pertsonetan inbertitzea?, eskatzen dutenei beti baietz esatea?, horrek pertsona konkreto horietan inbertitzea izan daiteke, baina herritarrei orokorrean ez dio inbertsio horrek etekinik ekartzen.
¿Qué es invertir en personas? ¿Incrementar los salarios de los funcionarios un 25%? ¿A cambio de qué?, ¿En qué nos va a influir esta subida a los zumaiarras, que no lo olvidemos, somos los que pagamos estas nóminas?:
-¿Van a ser más eficientes?
-¿Van a trabajar más horas?
o ¿es qué estaban mal pagados?, ¿estaban "explotados" economicamente?
VENGA YA, QUE NOS CONOCEMOS EL PERCAL!!!!
Por cierto, ¿este aumento de sueldo tanbien lo reciben Iñaki y Andoni?
No creo que los funcionarios del ayuntamiento hayan estado explotados, ni economicamente ni en sus condiciones de trabajo, que seguro que son mucho mejores que la inmensa de los convenios colectivos de todos nosotros. Pero tampoco estoy de acuerdo con lo del "percal". Entre los funcionarios, como entre todo el mundo, hay percal, hay rayón y hay algodón egipcio. No se puede meter a todos en el mismo saco.
Niri asko gustatu zait nola EAk betetzen dituen bere programako aginduak. Zer esana eman zuen zubi mugikorra egiteko partida bat jarri dute nonbait, 10.000 euro.
Lagun batekin komentatu degu eta parre pixkat egin ere bai, diru horrekin hortzetako palilloekin egin beharko dute zubia. Pena izango da herriko haize boladak eramaten duenean.
Paliloena naiz berriz ere. Kontu honen inguruan, azkenean badakizue zer uste dudan?. Urte amaieran ikusiko degula zenbaiterainoko gauzak egiten dituzten. Hori da benetako aurrekontua, eta ez paper gainean jartzen direnak. Badakigu paperak edozer gauza aguantatzen duela.
Ez dute ezer egingo.
Una cosa:
¿qué opinais del tiempo que se está tardando en realizar la variante? A mi el tema ya me parece de vergüenza:parece que la empresa adjudicataria debe tener otras prioridades.Para 1,3 Kms llevan 2 años!!
Pues el tiempo que están tardando en hacer el puente peatonal, ni te cuento.
Y el tiempo que están tardando en poner en marcha lo de Jadarre,otro tanto.
Y el tiempo que están tardando con lo de Odieta, como para pasar al Guines.
Y el tiempo que están tardando con lo de Oxfor no esta hecho para malas memorias.
Y el tiempo que están tardando con la parte de atras del ayuntamiento.
Pero si llevan ya un año y NO HAN HECHO NADA!
Han hecho un seto
Publicar un comentario