IRITZIA ADIERAZI BESTERIK EZ
Udal Gobernu Batzordeak emandako erantzunaren aurrean EAJko udal taldekideek beren harridura adierazi nahi dute. Azken Udalbatzan ontzat emandako proposamena defendatu beharrean gobernu taldekoek 2004ean familia haundien onuran onartu ziren kontribuzioaren gaineko hobariak kritikatuz sahiestu nahi izan dute kontua. Hobari haiek, hain zuzen, EAren aldeko botoarekin eta Izustarriren abstentzioarekin onartuak izan ziren. Hala ere, orain EA-k eta ANVek gaizki daudela uste badute aukera ezin hobea galdu dute 2008ko Ordenantzak onartzerakoan familia haundien hobariak kendu edo aldatzeko.
Ez da erraz ulertzekoa egiten duten kritika agintean egonda zeuden bezalaxe onartu badituzte berriz ere.
Bestalde, EAJ-PNVko udal taldekideek argi utzi nahi dute ez dutela krispaziorik sortu nahi baina oposizio bezala beste iritzi bat izateko eta kaleratzeko eskubidea badutela. Eta bukatzeko esan EAJak ez diola inoiz trabarik jarri Zumaiako aurrerapenari, oso alderantziz kezkati dagoela herriarentzat oso garrantzitsuak diren eta aurreko agintaldian onartu ziren hainbat proiektutan antzematen duten gelditze nabarmenagatik.
Zumaiako EAJ Udal Taldea
EZTABAIDA ALDERDI POLITIKOEN ARTEAN ZABORREN ZERGAN HOBARIAK DIRELA ETA (2007-12-31)
EAJ-PNV VE 'INJUSTICIAS' EN LA SUBIDA DE LA TASA DE BASURA (30-12-2007)
2008-01-10
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
12 comentarios:
Izan ere ari al dira ezer egiten?. Non dira VPOak?. Non dago zubia?. NON DAGO FRONTOIA?.Etc.etc.
Cuando ellos eran oposición, el gobierno era prepotencia.
Ahora que son gobierno, la oposición es crispación.
Les gustan mucho las palabras sonoras.
Creen que quedan bien.
Total, laburbilduz, zaborrak igoera erraldoia eta ia inorentzat ez diren rebajak. Gauzak edo benetan egiten dira edo ez dira egiten. Beno, egin, egiten dira, eta gero eta gehiago, badirudi itxurakeria hutsetan ohitzen ari garela eta.
Que pasa con lo de Odieta?. ya estamos bastante hartos.
Ahora que han derribado el frontón es sorprendente como cambia, Antes tenia dudas pero creo que tenian razon los qu e decian que se tenia que quitar el fronton.
ZUEKIN NO FIUTXUR!!!
PSOE ASESINO!!
PNV TORTURATZAILE!!
Hi, alde egizak hemendik eta pankartak erribera kalean edo nahi deken lekuan zintzilikatu, nahiko leku dezue Zumaiko edozein kaletan eta.
ETA HILTZAILE
ANV LAGUNTZAILE
Honelako jendearekin eta moduekin ez goaz inora.
Ez du merezi erantzunik.
Baina urteak joan, urteak etorri eta panorama beltz hau! Negargarria benetan!
kaka zaharrari eragiten.
Zergatik hemen beti maila berdinean hain gauza ezberdinak nahasten dira?. Zergatik zaborren tasak eta erahilketak, frontoiak eta torturak denak elkarrekin nahastuak?. Ez al da gizarte gaxo baten adierazle?. Ez al dugu inoiz asmatuko korapilo nazkante hau soltatzen?. Galdera gehiegi eta erantzuna beti gerorako. Edo akaso erantzuna ezezkoa da eta kitto...
Zeuk esan duzu. Gizarte gaiso baten adierazle, eta urte asko eta askotan iraun duen gaisotasun bat gainera. Ez ote zaigu kroniko bihurtuko! Hori espero dut, eta EUSKALDUN GUZTION onerako gainera. Esperantza ez dugu galdu behar. Dena dela, beti izango dugu bazterrak nahasteko prest dagoenik ere!
Publicar un comentario