Zaborren zerga %50 igotzea erabaki du Udalak
Progresibitatearen printzipioa aplikatuko da lehen aldiz: zenbat eta diru gutxiago izan, orduan eta deskontu handiagoa
2007ko ohiko azken udal plenoa egin zen atzo iluntzean. 2008rako zerga arauak onartu gabe gelditu ziren urriko plenoan, zaborraren eta uraren gaineko zergen inguruan adostasun maila handiagoa lortu nahi zuelako Udal Gobernuak. Azkenean, atzo onartu ziren 2008rako zerga arauak, ANV, EA eta EB-Aralarren babesarekin..
Baleike
Horrela, 2008an zaborraren zerga %50 igotzea erabaki da. Zaborren kudeaketaren kostoa, berriz, %126 inguru igoko dela aurreikusi dute arduradunek, Gipuzkoako zabortegiekin dauden arazoak medio. %50eko igoera horrek, baina, ez du eragin berbera izango herritar guztiengan. EB-Aralarrek aurkeztutako proposamenari jarraituta, "progresibitatearen printzipioa" aplikatuko da lehen aldiz Udalean. Hau da, gutxiago duenak gutxiago ordainduko du, gehiago duenak gehiago. Familia bakoitzak zenbat ordaindu beharko duen jakiteko taula batzuk osatu dira.
Erabaki horren aurrean, EAJ eta PSE aurka agertu ziren. Bien ustez, "makillaje hutsa" da progresibitatearena, "%50eko igoera estaltzeko bide korapilotsua". Gainera, taula ez dagoela ondo egina salatu zuen EAJk, ematen diren hobarien progresibitatea ez dela batere justua. Horrez gain, taula hori zuzentasunez aplikatzeko arazoak ikusten zituzten, "Udalari oso zaila zaiolako familia bakoitzaren benetako diru iturriak zein diren jakitea".
PSEren iritziz, kostoaren pareko igoera beharko luke zergak ere, hau da, %126.
EB-Aralarrek, bere aldetik, ontzat eman zuen ideia, baina zalantzan jarri zuen taula ondo ote dagoen. Hurrengo urterako, Zumaiako familien egoera sozio-ekonomikoa aztertzea eskatu zuen, taula emaitza horiek oinarri egin dadin.
Ogasun Batzordeko buru Joseba Azpiazuk azaldu zuenez, "esperientzia pilotoa" da eta ez dakite nolako eragina izango duen. Familia bakoitzak zenbateko hobaria izango duen jakiteko agiriak eskatuko zaizkiela zehaztu zuen, eta ez dela ezer estaltzeko makillajea. "Azarotik dago batzordean planteatuta. Azkoitian PSEk bonifikazioak aplikatu ditu eta hango zinegotzia oso harro dago lehena izan delako".
Haurtzaindegia
2007ko aurrekontuen txostenean haurtzaindegia Amaiako Plazan egingo dela jartzen duela eta -aurreko Udal Gobernuak hala erabaki zuen-, "segurtasun juridikoagatik" hori zuzendu eta Arrangoletako plazan egingo dela jartzea eskatu zuen Iñaki Arrizabalaga alkateak. Ondoren, Arrangoletako proiektua aurrekoa baino hobea eta merkeagoa dela defenditu zuen. "EAJk Bidasoa kalean egin nahi zuenak 200.000 euroko kostoa zuen, gehi kale hori urbanizatzeko gastatuko zena. Beraz, dezente gehiago. Gure proiektuak 148.000 euroko kostoa du". EAJk erantzun zion Bidasoako kalekoa proiektu hobeagoa zela, teknikoen oniritzia zuela, eta kaleak asko irabaziko lukeela peatonalizatu ondoren.
PSEk berriz, erabaki politiko bat ikusten du proiektu aldaketaren atzean. "Bidasoa kaleko lokalak talde batzuri eman ahal izateko egin da proiektu aldaketa, eta horrekin ez gaude batere ados".
EB-Aralarren iritziz Arrangoletako aukera hobea da, bestean haurrek ez zutelako jolasteko lekurik. Gainera, azpimarratu zuten "behin-behineko" soluzioa dela, haurtzaindegi berria egin bitartekoa.
Alkatearen eskaera aurrera atera zen, EA, ANV eta EB-Aralarren aldeko botoekin.
Hirigintzako Aholkularitza Kontseilua
Jaurlaritzaren Lursoruaren legeak hala eskatuta, udal plangintzarako aholku batzorde bat osatuko du Udalak, herritarren partaidetza bultzatzeko. Alkateak, zenbait zinegotzik eta herriko hainbat elkartetako ordezkarik osatuko dute aholku batzorde hori. Herriko planeamendu urbanistikoari jarraipena egin, ideiak proposatu eta informazioa herritarrei helaraztea izango dira batzorde horren zereginetako batzuk. Horrela osatuko da: alkatea izango du presidente, Ingurugiro Batzordeko burua bokal, Udal Gobernutik kanpo dauden alderdiek ordezkari bana izango dute. Horiez gain, herriko elkarteetako ordezkariak: auzotarrak, ekologistak, hezkuntza mundukoak, merkatariak, enpresariak, baserritarrak, sindikatuak, ezindu fisikoak, emakumeak, nukleo historikoak (Oikia, Artadi, Narrondo eta Estazioa), gazteak, eta kirol eta kultur elkarteak.
2007-12-29
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
13 comentarios:
Ni aluzinatzen nago. Progresibitatearena ez dakit ondo ulertu dudan baina polit-polita dirudi, hala ere oraindik politagoa , Yupiren mundukoa alegia, halako igoera baten aurrean, beraien guneetan inongo komentariorik ez egitea!
Hauek dute habilidadea hauek, aurrekoak izan ez dutena!
Denak "a txiton eta a pagar"
Alguien me puede explicar lo de las bonificaciones, etc, etc..
La gente de a pie lo unico que entendemos es lo de la subida del 50%!
Si en tu casa entran menos de 961 euros al mes y vivís con esos euros 5 o más personas puedes pedir bonificaciones.
He pensado en eso que dice el anónimo anterior. Si es así, vamos, que han echado la casa por la ventana los amigos del ayuntamiento. Con el subidón en las basuras que tendrá que pagar el personal pueden perdonarles los impuestos y les queda para invitarles a jamón, y que sea del bueno, que viviendo cinco con 900 eurillos tienen más mérito que los campeones del mundo de pelota.
Estas seguro? Con ese dinero 5 miembros... seran los que reciben ayudas de bienestar social. (No tengo ni idea del numero de familias de esas caracteristicas que puede haber en zumaia, espero que no muchas.) Aparte de que... como se puede controlar eso?
Al leerlo en el periodico no se entiende bien.Lo de las bonificaciones suena a muy guay del paraguay! Huy, huy, huy!
En Salamanca llevan tres meses de movilizaciones, las calles llenas, las paredes empapeladas, salen en los periódicos y en la tele.
El Ayuntamiento ha subido las basuras un 34%.
Konturatu al zarete?.
Ostegun gauean %50eko igoera onartzen dute. Disimilatu nahian zergen barkamena eskaintzen dute, esaten dutenagatik, oso jende gutxiri aplikatzeko modukoa. Eta ostiralean aurrekontua aurkezten dute, igandeko periodikoan horretaz hitz egin dezan korrespontsalak. Ondo kalkulatuta zuten edo, besterik gabe, hain dira aldrebesak, herri guztietan aurrekontuak onartu ondoren bakarrik izan direla gai Zumaian zirriborroa aurkezteko?.
Acabo de escuchar cómo en la radio hablaban con escándalo de las subidas previstas en los servicios básicos para el 2008, diciendo que todas ellas van a ser mayores que el IPC previsto, que si el 3,5% de la luz, el 5% del butano, etc. Una de las comentaristas, que por la forma de hablar parecía de las de "izquierdas progresistas" se ha lamentado de la injustucia social que ello implica, porque los sueldos no van a subir tanto como los precios.
Mientras escuchaba todo esto me iba acordando del 50% de las basuras en Zumaia.
Quiero decir una cosa a los del ayuntamiento: no nos vengais queriendo meter lo de las rebajas que no cuela, que todos sabemos donde anda el salario minimo.
Se me ha olvidado deciros Feliz Año, a pesar de las basuras y otros bichos Urte Berri On.
Niri haserretzen nauena ez da hainbeste zaborren garestitzea (graziarik ere ez), jendilaje honen aurpegiak baizik. Hauek dena balekoa, zerga "progresiboak" asmatzen dtuztela eta amen?, Aralarrek ere amen?. Non dago progresibitatea?. Hitzak nahiko al dira gauzak frogatzeko?. Sutan jartzen naute.
Eta nire alabari aurtengo Gabonetan kaleak duten itxura tristeak, bide batez.
Que triste me parece todo esto.
Tanto criticar todos estos años lo derechones y marbellís que eran los del PNV, y a las primeras de cambio la "progresía de boquilla oficial" del pueblo, léase HB, ARALAR, EB y los socialdemócratas de nuevo cuño de EA suben las basuras un 50%. Eso sí, lo habrán justificado de mil maneras y lo han hecho la última semana , con todas las fiestas de por medio, para que no se note mucho. Me acuerdo hace 15 años, el PNV incrementaba los impuestos, porque, entre otras cosas, EA cuando gobernaba a finales de los "80" había dejado el Ayuntamiento sin un puñetero duro, y recibía críticas por todas partes. Claro, ahora es diferente, el que ha subido los impuestos no es la "derechona" sino la progresía guay de Zumaia. Que falso e hipócrita me suena todo esto. De todas formas URTE BERRI ON a todos los zumaianos y zumaianas de buena voluntad, a pesar de que tendremos que apechugar con el 50% de incremento impuesto por los yuppie-guays que hoy saldrán con la sonrisa molona a la calle Erribera para celebrar su primer semestre de mandato.
¿Y sabeis qué va a ser lo más divertido de todo?. Que a pesar del cojosubidón y otras medidas antzerakos terminarán con el ayuntamiento en blagas, igual que hace quince años. Se aceptan apuestas...
Alguien podría explicar el famoso cuadro de tasas aprobado?
Publicar un comentario