"HERRI-BERRIA"n ZAHARRA BERRI
Oikiako gazte jendeak etxebizitza babestuak eskatzen zizkion herriari, beste inora alde egin beharrik gabe oikiar izaten jarraitzeko asmoz. Eta beraien eskaera egoki iruditu zitzaigun, Oikiak badu eta bere izaera berezi hori eta etorkizuna izatea ere merezi duelako.
Horregatik EAJ-ak Arau Zuzentzaileetan bideratu zuen aukera, eta hitzarmen baten bitartez Oikian 20 BOE eraikitzea lortu. Horregatik, harrazkero, gure postura etxe horiek oikiarren beharrak lehenetsi behar zituztenarena izan da. Legezko baldintza guztiak betetzen dituzten oikiarrenak, nola ez. Portzentaia haundi bat beraientzat gordez, auzo isolatuak dituzten beste hainbat udalerritan egin denaren antzera.
Oikiak etorkizuna izan dezala eta bertako auzotarrek bertan bizitzeko aukera izan dezatela. Hara hemen besterik gabe onargarriak diruditen bi asmo. Zumaiako alderdi politiko guztiek ordea ontzat eman ez dituzten bi asmo.
Aurreko agintaldiko azken urteetan ezker abertzalea (orduan Izustarri) proposamen horren aurka agertu izan da erabat. Oikiako berezitasunak beste inork baino gehiago eta hobekiago aintzat hartzen omen dituzten beraiek aurrenengo aukeran huts eginez.
Hauteskunde ondoren, ekainean bertan, genuen zozketa egiteko asmoa. Baina ezin, ANV eta EB-Aralarreko botoek alkatetza Iñaki Agirrezabalagari eman zioten eta. Edonola ere, aurreko agintaldietan landu ditugun beste makina bat proiekturekin gertatzen den bezalaxe, etxeak esleipenerako prest daude.
Irailaren 10eko Batzordean aipatu genuen zozketarako irizpideak markatu beharra. Bilera horretan, Batzordeburu eta ANVko zinegotzi den Andoni Etxanizek beste behin ere kontrako jarrera adierazi zuen. Eta azkenean irailaren 25eko Batzordean hartu da erabakia. Bitxia bada ere, oraingoan ANV-ren iritzia erabat irauli da, ezezkoa zen tokian orain baiezkoa. Oikiarrengatik pozten gara eta baita ANV eta EA-ren arteko udal gobernuak, azkenean, bere egin duelako gure hasierako proposamena.
Zumaiako EAJ-PNV
2007-10-08
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
4 comentarios:
Zorionak Oikiarrei eta orain zozketan ea zorte ona daukazuten.
Nola alda daiteke iritziz horrela?. Ez diat ulertzen. Gutxienez itxura gehiago egin, Etxaniz!. Que no te enteras, contreras! Que los de Oikia son un poder fáctico! Ez dezagun esperantza galdu, gure Andonik ikasiko dik... ez ta?
Gaur urriak 18: zertan da zozketa?. Ehun egun aspaldi joan zaizkie gure gobernanteei, zertan ari dira?. Etxe atariko zakurrarena: zaunka egin, kaka egin.
Gora Oikia eta gora oikiarrak!!
Gaur azaroak 5: zertan da zozketa?. Igartzen da bai Kastor juniorrek ez duela etxe beharrik!.
Publicar un comentario