Gazte Manifestua onartu gabe geratu da udalbatzarrean
'Etxebizitza eskubidea bermatu!' leloa aldarrikatzen zuten kartelekin jarraitu zuen ZUGAk mozioaren bozketa
Hitza. Aritz mutiozabal
DV
Inoiz baino jende gehiago hurbildu zen herenegungo udalbatzarra jarraitzera. Gehienak Zumaiako Gazte Asanbladako kideak izan ziren. Izan ere, eguneko gai zerrendan, ZUGAk aurkeztutako etxebizitza eskubidearen aldeko Gazte Manifestuaren mozioa aztertu behar zuen Udalbatzak. ZUGAK bertatik bertara ezagutu nahi zuen herriko ordezkari politikoen jarrera zein zen.
Mozioa onartu gabe geratu zen, EAJren eta PSE-EEren kontrako 6 botoekin. EAE-ANVk, EAk eta EB-Aralarrek baiezkoa eman zuten arren, dituzten 7 ordezkarietatik aldeko 5 boto baino ez zituzten bildu. Gainerako 2 botuak eman gabe geratu ziren, EB-Aralarreko kide Kristina Forcadak udalbatzarrera azaltzerik izan ez zuelako eta EAko Pili Etxabek bilkura erdian joan behar izan zuelako.
Agintari politikoek gaia mahai gainean jarri zutenean, ZUGAko kideak euren aulkietatik altxa eta Etxebizitza eskubidea bermatu! leloa aldarrikatu zuten, kartelen eta elastiko laranjen bidez. Bide batez, manifestuaren aurka azaldu zirenei txistu jo zieten txilibituekin.
«Manifestuko zenbait gauzek zehaztasun gehiago beharko lukete. Era berean, Udalak ez ditu arazo hau konpontzeko tresna guztiak, baldintzak mugatuak baititu. Hala ere, etxebizitza eskubide bat den heinean, nahi horrekin bat egiten dugu», azaldu zuen Iñaki Agirrezabalaga alkateak. EB-Aralarrek eta EAE-ANVk ere mozioaren aldeko jarrera hartu zuten, nahiz eta idazkiaren zati batzuekin konforme ez egon.
Gazteek etxebizitza lortzeko duten «zailtasun larriarekin» ados egonagatik ere, manifestuaren aurka egiteko hainbat arrazoi aurkeztu zituen EAJk. Arazoa toki guztietan ematen dela nabarmendu zuen Maria Eugenia Arrizabalagak: «Beraz Zumaiako Udalari, nahita ere, nekez egotzi diezaiokegu erantzukizun berezirik». Horrekin batera, orain arte Udalak eraman duen hirigintza politika «eredugarria» izan dela esan zuen: «Gobernuan egon garen urte hauetan dirutzak bideratu ditugu lur-sail publikoak lortzera» eta «zumaiarren esku, 350 etxe publikotik gora jarri ditugu», arrazoitu zuen Arrizabalagak.
Era berean, manifestuak salatzen zuen «turistifikazio politikaren» eta «interes partidisten» aurka agertu ziren Zumaiako jeltzaleak. PSE-EEko zinegotzi Emilio Cabañas ere, bere aldetik, bi atal horien kontra agertu zen.
ZUGAK, bere aldetik, honakoa adierazi zuen: «Aurka bozkatu duten alderdiek beraien benetako aurpegia erakutsi dute. Euren hauteskunde programetan kontrakoa agindu arren, orain arteko etxebizitza politika prekarioarekin jarraitzeko borondatea berretsi dute». Dena dela, EAE-ANVko Andoni Etxanizek mozioa berriro aurkezteko konpromisoa hartu zuen, eta horren aurrean «itxaropentsu» daude Zumaiako gazteak, «berriz bozkatua eta onartua izango delakoan».
Batzokiko erasoaz
ZUGAk aurkeztutako Gazte Manifestuaren mozioa aztertu baino lehen, Zumaiako Batzokiaren aurka eginiko erasoari buruzko mozioa aurkeztu zuen EAJk. Joan den irailaren 28an ezezagun batzuk jeltzaleen egoitzaren aurrekaldeari pintura gorria eta horia bota zioten, eta gertaera «larritzat» jota, herenegungo udalbatzarrera ekartzea erabaki zuen EAJk.
Mozioa aurrera atera zen Udalbatza osatzen duten ia alderdi guztien aldeko botoekin; salbuespen bakarra EAE-ANV alderdiarena izan zen, hauek abstentzioa aukeratu baitzuten. Aldeko botoa ematerako orduan, «indarkeriaz egiten diren ekintzen aurka» zeudela argudiatu zuten EAk eta EB-Aralarrek. PSE-EEk ere antzeko arrazoiak eman zituen, nahiz eta beraiei egin dizkieten «eraso ugarietan» ez dutela moziorik aurkeztu salatu.
Erasoaren larritasuna kolokan jarri zuen EAE-ANVko kide Andoni Etxanizek, baita «ekintza jakin bat bakarrik» salatu izana ere. Horrekin batera, erasoen ondoren EAJk egunkarietara bidalitako oharra irakurri zuen eta bertan «ekintza hauek EA eta EAE Zumaian agintzen ari direnetik areagotu dira» jartzen zuela gogoratu zuen, pasarte hori gogor salatuz.3
2008ko zerga gehienak onartu dituzte
Zaborraren gaineko tasak izan ezik, 2008ko gainerako tasek eta zergek KPIaren igoera izango dutela ere erabaki zuten udalbatzarrean, EAren, EAE-ANVren eta EB-Aralarren baiezkoarekin; EAJk abstentzioa aukeratu zuen eta PSE-EEk ezezkoa. KPIa %2,3 izango da eta horretarako, EAEko indizea hartu du kontuan Udal Gobernuak. Berrikuntza bezala, era berean, Hiri Ondasun Higiezinen zergan %50eko bonifikazioa txertatu dute Jaurlaritzaren Bizigune programan sartzen direnentzat: dituzten etxebizitza hutsei erabilera ematen dietenentzat, alegia.
Udal Gobernuak, era berean, zaborraren gaineko zerga aurrerago aztertzeko eta gaur egun dagoena mantentzeko emendakina aurkeztu zuen, nahiz eta Ogasun batzordean %33 igotzea proposatu. «Behin-behineko erabakia izan da eta gure borondatea zerga horiek zehazteko adostasun eta babes maila handiago batera iristea da», jakitera eman zuen alkateak.
Azken orduko emendakinak «jokoz kanpo» utzi zituela aitortu zuen EAJko kide Maria Eugenia Arrizabalagak: «Honekin zaborren tasak erabat izozten dituzue, eta hori Europatik datozen araudien nahiz tasen izaeraren aurka doa». Horrekin batera, «kudeaketaren erantzukizunaren aldetik nahiko friboloa» dela gaineratu zuen Arrizabalagak.
Urola Kostako Udal Elkarteak zehazten duena aplikatzearen aldeko jarrera erakutsi zuen PSE-EE alderdiko Emiliano Cabañasek. Honi erantzunez, alkateak zera azaldu zuen: «Udal Elkarteak joera bat ezartzen du, baina kontua ez da errespetatzea ala ez errespetatzea. Azken finean, Udalbatza honek erabaki beharko du zer-nolako igoera ipiniko duen».
Bien bitartean, EB-Aralarreko Xabier Olaizolak tasa progresiboak proposatu zituen: «Gehien daukanak gehiago ordaintzearen aldekoak gara, hain zuzen ere». Edonola ere, Udal Gobernuak proposatutako emendakinaren asmoaren bat etorri zen.
Eztabaidaren ondoren, zaborraren gaineko tasak aurrerago zehaztea onartu zuten, nahiz eta bozketan berdinketa egon zen, seina botorekin: EAE-ANVk, EAk eta EB-Aralarrekalde, eta EAJk eta PSE-EEk kontra; EB-Aralarreko Forcadaren botoa falta zen bilkuran. Berdinketaren aurrean, alkatearen kalitateko botoak ebatzi zuen onarpena.
2007-10-29
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
6 comentarios:
Hitzan idatzitakoa irakurri ondoren, hain zuzen ZUGAk Plenoko ondorio modura eman dituen arrazoi sendo eta mamitsuak irakurri ondoren, orain gutxi lagun batek pasatako hitzak idatziko ditut: "Es peligroso escuchar. Se corre el riesgo de que a uno le convenzan con la razón y eso es algo que no puede admitir un irracional". Hitzak Wildenak direla uste dut.
ZUGA: aurreiritzi aspergarriak dituenak arrazoi bakartzat bazterrak aspertu besterik ez ditu egiten. Betiko lepotik burua.
Se me ocurren una serie de comentarios sobre el último pleno. Resulta que en las fotos salen unos cuantos jóvenes entre los que se pueden reconocer alguno que otro cuyo patrimonio familiar puede ser susceptible de ser oKupado. Espero que en la próxima asamblea de ZUGA se establezca el orden de asalto y se empiece por los de casa, que hay que dar ejemplo.
Por otra parte, tenemos un gobierno en el ayuntamiento que no puede ni aprobar una moción. Y eso que los que la han puesto les aplauden. Mogollón de partidos supuestamente (lo de supuestamente lo digo yo, porque me da que no se creen nada de lo que dice el texto de la moción, pero tienen que quedar bien, y lo demás, da igual) de acuerdo con una moción, y va y pierden la votación.
Es que no lo pueden hacer peor. No se cómo sale el alcalde a la calle (¿sale?). Menuda falta de fundamento, de responsabilidad, y de todo.
He leído que el alcalde nº2 ha prometido a los de ZUGA volver a llevar la misma moción a otro pleno. Eso solo puede pasar en nuestro pueblo. En cualquier otro, una propuesta como esa sirve para hacer versos en la plaza.
A lo mejor, haciendo cursillos y a base de tiempo nuestros gobernantes aprenden de qué va la historia. Eso si, me temo que van a tener suerte, claro, de que tienen a los nuestros enfrente, y no son como fueron ellos. Que si no se iban a oir las risas en Kaskante. Para descojono de los de Murtxante.
Patapalo, de acuerdo en todo contigo, has comentado muy bien todo lo que yo tenía pensado escribir.
Y ahora echrán la culpa al PNV y al PSE por no apoyar una moción que no tenía ni pies ni cabeza, en vez de exigir respuestas a quienes se ausentaron del pleno.
Bueno creo que la culpa de sus males siempre se la echarán a los mismos, pase lo que pase.
Que tiene narices que pongan el pleno a una hora inusual, por llamarla de alguna forma y luego tampoco vayan o se ausenten. O estaba todo preparado?
Alkate batek nola eman diezaioke baietza okupazioa proposatzen duen mozio bati?. Txotxolokeriak.
Pena da Zumaiako udaletxea horrelakoen eskutan ikusi beharra. Eta benetan sinestuta ariko balira, gaitzerdi. Gezurretazko lelokeriak ontzat ematen. Ganorabakoak.
¿Cómo???? adelantan la hora del Pleno, se supone para que puedan asistir todos, y se "ausentan" 2 de los concejales cuyo voto era favorable a la moción de ZUGA ¿? y como consecuencia no sale la moción adelante.
¡QUE RIDICULO! y me puedo imaginar las palabras "bonitas" que les dirían "zuekin gaude, arrazoia daukazue, gure eskuan dagoen guztia egingo degu...bla, bla, bla
Ah! los de ZUGA no dicen nada....!!
Bueno, echarán la culpa a los de siempre, es igual lo que pase.
Etzakiat zeatik emateiozuen hainbesteko inportantzia asunto honi. Betikuak dituk, betiko dozena terdi betiko aldrebexkeiekin. Hor etziok beste ezer.
Publicar un comentario